Metodologia berriak hezkuntzan:POI eta PBL

Ikasle izan geranok, ondo dakigu nola antolatzen diren klaseak,  DBHn, Lanbide Heziketan, edo Unibertsitatean.

Irakasleek beraien ordutegia antolatzen dute, normalean ikuspegi pertsonal batetik, askotan urteko zati baten klase gutxi eduki ahal izateko, beraz, denbora libre gehiago izateko.

Normalean, ez da kontutan izaten asignatura baten atzetik datorren beste asignatura egokia den ala ez lehenago erakutsi den gaiarekin. Adibidez, agian hasierako orduan matematikak eta bigarren orduan ingelesa. Zer ikusirik ba al du hasierako orduan ikasi duguna bigarren orduan ikasi behar degunarekin ? Ba normalean ez. Asignatura guztiak eman behar dira, eta antolakuntza horren ordenak artifizialak dira, ez dute bata bestearekin jarraipen edo lotura logiko bat izaten.

Nik hau normaltzat jotzen nuen, beti horrela irakatsi izan da (nik behintzat beti horrela ikasi izan det), baina aurtengo ekainean IMHko nire lankideak eta aldi berean irakasleak diren Imanol, Ander eta Irizarek hau beste era batera egin daitekeela erakutsi ziguten, POI proiektua aurkeztu zigutenean.

Zer da POI ? Ba Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntza. Inoiz entzun gabeko zerbait, baina oso interesgarrixa.

Enpresa munduan gauzak ez dira ordenarik gabe egiten, ezin da lehenengo matematikak eta gero ingelesa, edo beste era batera esanda, ezin leike produzitu lehenago diseinatu ez badezu. Enpresa munduan egiten diren gauza guztiak, proiektu berri bat aurrera eramateko plangintza bati jarraitzen diote, edo arazo bat konpontzeko plangintza bati erantzuten diote.

Ba hauxe bera da irakasle hauek egin dutena, irakaskuntza prozesua ideia honekin antolatu. Ikasleek legeak agintzen dituen eduki guztiak ikasten dute, baina beste era batera planifikatuta. Hasieratik dena proiektu moduan antolatzen dute, eta klaseetan erakusten dena, proiektu horrekin guztiz lotuta dago. Ikasleak hobeto ulertzen du ikasten ari den gaia eta gehiago inplikatzen da.

Urtea aurrera joan ahala, proiektu gero eta konplexuagoak egiten dituzte, gauza gehiago ikasiz, baina hasiera hasieratik proiektu osoak eginez, ziklo osoak osatuz ikasten dute, ez era artifizial batean, baizik eta gero enpresan bete izan beharko dituzten etapak osatuz.

Lanbide Heziketako arduradunek ere Metodologia hau eredu bezela hartu zuten ekainean, Lanbide Heziketa Sailburuordetzak Lakuan duen egoitzan ospatu zen Bikain bilkuran.

Antzerako metodologia bat ere badago, munduan zehar hainbat lekutan ezartzen ari direna, PBL: Arazoetan Oinarritutako Irakaskuntza. Metodologia honetan, arazoak nola konpondu hartzen da helburu bezela, eta horren inguruan planifikatzen da irakaskuntza prozesua.

IMHn gai hauei buruz, nazioarteko mintegi bat antolatu da, eta bertan azalduko dira Aalborg Unibertsitateko (Danimarka), Goi Eskola Politeknikoa (Mondragon Unibertsitatea), Huhezi (Mondragon Unibertsitatea, Eskoriatzako Fakultatea), eta IMHko POI proiektuak.

Irakaskuntza munduan mugitzen bazera, eta gai hauek interesatzen bazaizu, IMHn antolatu den mintegian parte hartzeko aukera dezu.

Advertisements