Atxukale.com-eko bilakaera

Atxukale.com ataixa 2003an sortu gendun @aitzol eta bixok. Garai hartan nahiko helburu haundixak jarri genizkion proiektuari: “Atxukale.com webgunearen helburu nagusia, Mutrikuko herritarren komunikaziorako tresna dinamikoa sortzea da. Tresna honen bitartez, informazioa era erraz batean kaleratu daiteke, eta ez hori bakarrik, herritarra informazioaren hartzaile izateaz gain, informazio igorle eta iritzi sortzaile ere izan daiteke, orain arteko eta ohiko komunikabideetan baino modu errazagoan.”

Eta ideia horrekin, hainbat ekintza bultzatu genitxun: Herriko taldeei lekutxo bat eskaintzeko bilera batzuk Zabielen antolatu, institutuko prentsa tailerrekoei bloga izateko aukera luzatu ….

Baina kontua da proiektuak ez zuela arrakasta haundirik izan, eta ez gendun lortu herriko jendea inplikatzea. Egon dira momentu batzuk mugimendu gehixokin, baina orokorrean gauza haundirik ez. Geu ere, denboran poderioz eta Internet munduan sortzen joan diren beste komunikazio tresnen indarrez, geure blogei ere gero eta dedikazio gutxio eman dixeu, eta azkenean hiltzorian baina hil ezinik dagoen gaixua bezela, indarra galduz joan da.

Egoera honetan, logikoena “eutanasia” ematea izango litzateke, eta hori egitekotan egon naiz, …., baina hainbeste urtetan izandako dominioa galtzea pena eman, eta azkenean erabaki hau hartu det: Atxukale.com “Mutrikuko ataixa” izatetik, blog pertsonal bat izatera pasatzen da. Aurrerantzean hau ez da herriko kontuak publikatzeko asmoarekin sortutako plataforma bat izango. Aurrerantzean hau nire blog pertsonala izango da, nire burutik pasatzen diren parnoiak publikatzeko erabiliko dudana.

Erabaki honekin ez da gauza handirik galduko. 2003an jendeak ez zeukan bere eskura tresna askorik bere kontuak publikatzeko, baina gaur egun zorionez kontuak asko aldatu dira, eta sare sozialen bitxartez arazo hauek aspalditxik gainditxuta dauzkagu.

2003an atxukale.com nolakoa zen jakin nahi ? Begiratu hemen

 

 

One thought on “Atxukale.com-eko bilakaera

  1. Pingback-a: Atxukale.com ataixaren bilakaera | Atxukale.com

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s