Aurkezpena

Nere izena Pedro Arreitunandia da, eta Mutrikuarra naiz. Peio ere deitzen naute, batez ere lanean eta fakultateko lagunak. Herrixan eta etxian, Pedro.

Mutrikun danok daukagu goitizen bat (gutxienez). Gure familian Tolon eta Zapatazuri dauzkagun arren, Tolon bezela gehixo ezagutzen naute. Beraz Mutrikuarrentzat, ni Tolonekua naiz, eta hori izan da azken urteotan blogaren izena. Orain Atxukale.com-en bilakaera ondoren blogak izenburu hori galtzen du.

Informatikaria naizenez, mundu hau da nire eguneroko lana. Zorionez, lana izateaz aparte, afizioa ere bada, eta hori izango da gehixenentan hemen idatziko diren kontuen gaia.

Advertisements