Category Archives: heziketa

Batxilergoko matematikak indartu nahi ?

Bai, badakit, onartzen det. Nere masoka puntua hemen agerixan geratzen ari da. Batek baino gehixok momentu honetan esango zoan:  “Matematikak ikastera derrigorra izan gabe ? puffff, mutil, zu hasi zera burua galtzen …..”

Bueno, nahi dezuen moduan hartu. Kontua da: bere garaixan ikasitxako matematika kontzeptuak errepasatzia gustatuko zatzun ?

Edo beste kasu bat. Batxillerguan zabiltz eta gai batzuetan flojo xamar zabiltza eta klase partikularrak bihar ditxuzu ?

Edo beste kasu bat. Unibertsitatean zabiltz ikasketa tekniko/zientifiko baten eta oinarri faltan igartzen dezu zeure burua ?

Edo beste kasu bat. Zure seme/alaba DBH/Batxillergoa ikasten ari da eta nahiko zenioke noizean behin lagundu, baina bere garaixan ikasitxako matematikak aspaldi ahaztuta dauzkazu ?

Arrazoia edozein izanda ere, nahiko bezenu, hemen dakazu doan eta internet bitxartez, bideoak erabiliz, kontzeptu matematiko batzuk indartzeko aukera:

Ikastaro honekin nahikua ez eta gehixo nahi badezu, hemen dakazu estadistika ikastaro bat   😉

Zientzia haurrentzat segundo gutxitan

Oraingoan liburu bat gomendatzera nator. Elhuyar-ek argitaratutako “Zientzia haurrentzat segundu gutxitan” izenekoa.

Liburu honek era dibertigarri eta errezean etxean dugun materialarekin egin daitezkeen esperimentuak proposatzen dizkigu. Haurrekin jolastu bitartean hainbat kontzeptu zientifiko ulertzeko aukera ezin hobea.

Egilea Jean Potter bada ere, Elhuyarek euskaratu egin du, eta horrek seme-alabekin geure hizkuntzan erabiltzeko aukera ematen digu.

Liburua Elhuyar-eko web gunean erosi dezakegu, eta baita ere gure herrietako liburu dendetan ere. Mutrikun Sabinak goiko plazan daukan dendan lortu daiteke.

Jolastu, ikasi eta gozatu !!

Liburuaren nazioarteko eguna dela eta …

Udako Euskal Unibertsitateko dendan eskaintza berezia jarri dute: Apirilak 23an erosten diren liburuetan %50eko deskontua aplikatuko dute.

UEUko dendan liburu asko dauzkate, gai ezberdinei buruz eta euskeraz, beraz liburu interesgarri bat erosteko aukera ona izan daiteke.

Nik aukeratu det erosi behar dudan liburua, Aitzol Astigarraga mutrikuarrak idatzitakoa: Robot mugikorrak. Oinarriak

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Plana

Gaur twitter sarearen bitartez albiste honen berri izan det, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Legebiltzarrean Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Plana aurkeztu duela.

Oso ideia interesgarria iruditzen zait, errealitatea baita irakurtzen duten ume, nerabe eta gazteek emaitza hobeagoak izaten dituztela beraien ikasketetan. Hortaz aparte, irakurtzeak beste mundu bat zabaltzen dizu, ezagutzen ez duenak apenas ulertu dezakeena.

Ikusi beharko da plan honek egingo duen ibilbidea, baina ideia behintzat ona iruditzen zait.

Informazio gehiago hemen

Scratch-ekin lehen urratsak ematen

Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Ezaugarri oso interesgarriak ditu, eta horregatik hasi naiz honekin jolasten. Oraindik beta fasean dagoen nire lehen jolasa aurkezten dizuet, ea zer iruditzen zaizuen.

Sorgina Piruliña oso okerra da, eta geziren batek jotzen dioenean, edozer botako du. Kontuz, zerbaitek daletzen badizu, bizitza bat kenduko dizu eta !!

  • Gizontxoa mugitzeko: a eta s erabili
  • Apuntatzeko: Eskuin eta ezkerreko geziak
  • Gezia jaurtitzeko: Espazioko tekla (zuriunea)

50 gezi dituzu, horiek bukatzen direnan jokua bukatzen da. Zure punterixa nolakoa den jakitzeko markadorea ere badezu, apuntatu ondo. Ea zenbat puntu lortzen dituzun.  🙂

Scratch Project

Scratch eguneko gunean irakurri dezakezuen informazioaren zati bat jartzen dizuet. Auskalo, agian ez dago urruti Mutrikun ospatuko den lehen Scratch Eguna.

Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du. Scratchek ikasgelan, besteak beste, hurrengo aukerak eskaintzen ditu:

  • Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzea
  • Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea
  • Nork bere lanari buruzko autodiagnosia egiteko ohitura garatzea
  • Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea
  • Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko aukera
  • Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egiteko aukera
  • Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak, aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna
  • Programazioaren oinarriak ikasteko aukera
  • Baliabide desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak…
  • Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea
<a href=’http://scratch.mit.edu/projects/parreitu/2451830′><img src=’http://scratch.mit.edu/static/projects/parreitu/2451830_med.png&#8217; width=’425′ height=’319′ alt=’Scratch Project’></a>

Guraso geranon eguneroko burruka: jatorduak

Guraso geranok badakigu ez dala batere erraza gure seme-alabak bazkal eta afal orduan mahaian behar den bezela izatea.

Euskadi Irratiko Mezularian Amaia Diaz de Monasterio eta Beatriz Ezeizak aholku interesgarriak eman zizkiguten orain dela hilabete batzuk. Hor neukan gordeta, eta interesgarrixa iruditzen zaidanez, hemen jartzen det nahi duanak entzuteko aukera izan dezan.

Hau lehenengo da, baina aurrerantzean honelako podcast gehiago jarriko ditut. Espero det zuen gustokoak izatea. 🙂

Play-ri eman: [audio:http://www.eitb.com/multimedia/audios/2010/11/03/370639/TRAINER_20101103_181107.mp3%5D

Sektore industrialean lan egiteko ikasketak

Joan zen astean BEC-en Erreminta Makinaren nazioarteko erakusketa izan genuen. Telebistan, irratian eta egunkarietan horren berri eman ziguten, eta ikusi ahal izan genuen nolako indarra duen sektore industrialak gure euskal ekonomian.

Hori gutxi balitz, Debabarrenean daude kokatuta industria honetan aritzen diren enpresa handienetakoak, beraz sektore hau aukera paregabea izan daiteke zer ikasi ez dakienentzako: etorkizuna eta lana eskaintzen dituen sektorea eta etxetik gertu.

Gazte guztiak orain daude matrikulak egiten eta euron ibilbide profesionala nondik joango den erabakitzen. Askok argi dute zer egin nahi duten eta hori ona da, baina beste askok zalantzak dituzte. Zalantzan dagoenak sektore honetan du aukera paregabea bere etorkizuna bideratzeko.

Ahaztu ezineko datuak ere hor daude, gaur egun krisia dela eta ahaztuta daudenak: makina erreminta sektoreak langileak behar(ko) ditu. Orain dela bi edo hiru urte kanpaina handiak bultzatu ziren mezu hau jendeari helarazteko.

Esan bezala, krisiarekin gaur egun mezu hori izozkailuan gorde da, baina krisia pasa ondoren, berriro ere atera beharko da, hortan inork ez du zalantzarik.

Sektoreak jendea behar du. 2010etik aurrera, jubilatzen diren 10 pertsonen lan postuak betetzeko 6 langile baino ez daude. Arazoa sektorean “relevo generacional” terminoarekin ezagutzen da eta arduradunek oso kezkatuta daude.

Sektorea indartsua, gure ekonomiarentzat ezinbestekoa jotzen dutena. Izan ere, estatuaren aldean krisian hobeto bagaude gure sektore industrialari esker izan da, eta krisia pasa bezain laister formazioa duen jendea beharko duena.

Ba hori, zer ikasi ez dakien norbait ezagutzen badezu, esaiozu aukera honi begirada bat botatzeko.

Orain publizitate pixkat egingo det , ez da ohikoa beraz barkatuko
didazue