Tag Archives: bds

BuyCott aplikazioa, Israeletik datozen produktuei boikota egiteko tresna

Palestinan gertatzen ari denari buruz asko esan beharrik ez dago, Israel estatu sionistak Palestinar guztiak akatu nahi ditu, gizarte zibila barne.

Horren aurrean #BDS kanpainarekin bat egitea erabaki det, ahal dudan neurrian politika nazkagarri horrekin zer ikusia duten enpresen produktu gehiago ez kontsumitzeko. Kontua da askotan ez dakigula zeintzuk diren produktu horiek, eta horretan lagunduko digu BuyCott aplikazioak.

Nik nire android telefonoan instalatu det, eta erabiltzailea sortu ondoren, momentuan martxan dauden kanpainen artean zuk nahi dituzunak aukeratzen uzten dizu. Honek esan nahi du boikot kanpaina bat edo gehiagorekin bat egin dezakezula. Nire kasuan, “Long live Palestine boycott Israel” izenekoa aukeratu det .

Aplikazio hau erabiltzea oso erreza da. Bere ikonoan klikatzen duzunean, barra kode irakugailua zabaltzen da, eta egin beharreko gauza bakarra zera da, telefonoarekin produkutaren kode barra irakurri, dendan kutxan dagoenak egiten duen bezala, baina gure telefonoarekin.

Programak kode barra irakurri, eta produktua zein enpresak ekoizten duen jakingo du. Bere datu basean begiratu, eta di-da batean esango digu ea produktu hori boikoteatzen ari garen kanpainarekin bat datorren ala ez.

Kasu askotan, ez du produktua ezagutuko, eta lagundu nahi baduzu izena idatzi eta datu basera igo dezakezu, baina ez da beharrezkoa.

Israel estatuaren jarrera ez bazaizu gustatzen, boikot kanpainarekin bat egitera animatzen zaitut, ez da zaila, eta denon artean mina egin dezakegu. Arazo hau aspalditik dator, eta ez dirudi laster konponduko denik. Beste post honetan, 2009ko urtarrilean jarritako irudi gogor batzuk ikustera animatzen zaituztet: Israel eta Naziak

Honi buruz informazio gehiago hemen

Advertisements