Tag Archives: bideoa

Ikastolako ikasturte bukaerako jaialdia

httpv://www.youtube.com/watch?v=X0vngeQd6FU&feature=player_embedded

Advertisements

Bideoak Interneten

Interneten argazkixak izateko aukeria aspalditxik daukagu. Ezagunena Flickr da, eta zure argazkiak doanik publikatzeko aukeria ematen dizu.

Ordaintzen badiozu, dohaineko kontuarekin ez dituzun abantailak emango dizu, baina doan ere erabili leike, ondo gainera.

Orain, argazkiekin egiten degun berdina bideoekin egin dezakegu.

Nik google-ek atera duen Google Video zerbitzua ezagutzen nuen, eta hori erabiltzeko asmoa neukan, Garik bere seme-alaben bideoak publikatu zuen arte. Berak YouTube-ren zerbitzua erabiltzen du.

Oso barregarrixa da Olatz txikixaren bideoa, merezi du ikusteak

Itxuraz Googleek denbora dexente behar du bixaldutako bideoa publikatzeko, YouTube-k aldiz, bixaldu eta berehala publikatzen du.

Nik neuk ere YouTube-n kontu bat ireki det probatzeko. 2005eko ekainean Mutrikun Balet ikasten aritu ziren umiak eta gaztetxoak ikasitakoa erakusteko Balet jaialdia egin zuten, eta bertan grabatutakoa erabili det proba hau egiteko.

Bideoa nahiko handia denez, bideoaren erresoluzioa txikitu eta bi zatitan banatu det, bakoitzak 99 MB. Ondoren, gauez YouTube-ko web gunera igotzen utzi ditut. Bideoak hemen daude.

Hauek dira ikusi dudanez Google eta YouTuben zerbitzuen arteko diferentziak:

YouTube

  • Berehala publikatzen da.
  • Bideo bakoitza gehienez 100 MBekoa izan leike.
  • Ezin da deskargatu, ikusi ahal izateko beti Internet erabili behar da.

Google Video

  • Eurak erabakitzen dute noiz publikatu, ez da automatikoa.
  • Bideoen neurriak ez dauka tope bat.
  • Deskargatu dezakezu bideoa eta gero ordenagailuan Internet gabe ikusi.

Hortaz aparte, bietan daukazu bideoak ezabatzeko aukera, eta biak dira doakoak.

Ikusten degun bezela, bi aukera oso onak bideoak publikatzeko.

Baina ez degu pentsatu behar hau publikatzeko dala bakarrik, zerbitzu hauek bilaketak egiteko aukera ematen dutenez, geuk ere aurkitu ditzakegu gauza interesgarrixak bestien bideoetan.

Ni adibidez azkeneko urtean gitarrarekin trasteatzen ari naiz. Beti gustatu izan zait, baina orain arte sekula ez det denborarik atera ikasteko.

Musika Eskolan apuntatu nitzan, baina zoritxarrez Mutrikun ez dute gitarra erakusten. Pena bat, Musika Eskolak daukan instalazio berrietan hainbeste leku eta gitarra ez erakustea, baina bueno, Atxilik esaten zuen bezela: “Si hay hay, si noay noay”.



Elgoibarko Musika Eskolan ere saiatu nitzan. Han erakusten dute gitarra, baina plaza danak beteta. Azkenian nere kontura ari naiz ikasten.

Ba zerbitzu hauek probatzen ari nitzala zer topatuko, eta Silvio Rodriguez-en “Ojala” kantia gitarrakin nola jo erakusten duten bideo batzuk.

Neretzat oso zerbitzu ona da kontatu dizuedan hau.