Tag Archives: euskera

Hitza: euskararen aldeko inbertsioa

HITZA proiektua arriskuan dago Lea-Artibaiko Amankomunazgoak orain arte ematen zion diru laguntza aurten kendu egin diolako. Mutrikuko Udalak diru laguntza mantentzen du, biztanle bakoitzeko urtean 2 euro, beraz 10.000 euro inguru. Nire ustez txalogarria.

Beste hainbat Udalek (Ondarroa, Lekeitio, Markina-Xemein, Etxebarria, Ispaster, Ziortza-Bolibar, Amoroto eta Mendexa) ez diote laguntzarik ematen krisi garaian gaudelako. Honelako egoeratan priorizatu egin behar da, eta badirudi Hitzak ez duela hainbeste garrantzi. Niretzat bai, eta hori da azaldu nahi dudana.

Zergatik da niretzat Hitza garrantzitsua.

Nik ez daukat egunkariak irakurtzeko ohiturarik. Badakit ona dela, baina ez ez det astirik izaten, eta egunean zehar libre dauzkadan minutuetan, ez naiz egunkari potolo eta luze bat irakurtzen jartzen. Munduan eta gure gizartean zer gertatzen ari den jakiteko Internet daukat, gero kotxean irratia jartzen det, eta gabaz Teleberri ikusteko ohitura det, beraz, ez det egunkari potoloak irakurtzen.

Hitza beste gauza bat da. Ez da egunkari potoloa, ez dakar realak edo athletic-ek egindakoaren (edo ez egindakoaren) kronika, ezta ere Donostian edo Bilbon geratzen diren gauzak. Izenak dioen moduan, Lea-Artibai eta Mutrikuko kontuak dakar, besterik ez.

Egunean Mutrikuri buruzko orrialde bat izaten degu, eta berdin beste herrietako albisteak ekartzeko. Publizitatea bai baina ez hainbeste, eta ezagutzen dituzun pertsonen zorion agurrak. Di-da batean irakurtzen da, ez da astuna.

Ni Mutrikuarra banaiz ere, ez diot uko egiten nere Lekittar odolari, ama bertakoa baita, eta estimatzen det bertako albisteak irakurtzeko aukera izatea.

Guzti honekin zera esan nahi det: Hitza irakurtzea neretzat ez da egunkari arrunt bat irakurtzea, beste zeozer da: gertuko informazioa irakurtzeko aukera bakarra, arina eta euskeraz. Berriz diot: eta euskeraz. Beste behin esango det: EUSKERAZ.

Egunkari baten helburua informazio zabaltzea da, eta egunkaria bera bide bat besterik ez da. Euskerazko komunikabideetan ez da horrela, kasu hauetanegunkaria bera ere helburu sozial eta kulturala da, informatzeaz gain, euskera zabaltzen eta bultzatzen ari direlako.

Adibide bat: gure herrietan euskaldunak izan arren erderaz alfabetizatu diren pertsona asko daude, adibidez gure gurasoak. Gaur egun 45 urtetik gora dituzten gehienak beraien formazioa erderaz jaso  zuten, beraz euskeraz irakurtzeko erraztasuna baino, erderaz irakurtzekoa dute.

Kolektibo hauentzako, eta euskeraren militanteak direnak alde batera lagata, Hitza da euskeraz irakurtzen duten informazio bakarra. Zergatik irakurtzen duten ? Ba gertuko informazioa delako. Seguruenez pertsona hauek ez luketeBerria irakurriko (euskeraren militanteak ez badira behintzat), ez bait dute erraztasun hori, bai aldiz Hitza.

Esandakoarekin ez det esan nahi Hitza perfektua denik, ez, ezer ez da perfektua. Agian  batzuetan ez zaizu gustatuko kontatzen dutena, bestetan pentsatuko duzu zure taldearen aldarrikapena ez dela zuk nahi bezela atera, bestetan pentsatuko dezu agintzen dutenen prespektiba atera dutela, bestetan pentsatuko dezu politizatua dagoela, …., eta askotan horrela izango da. Bestetan gaizki ulertuak ere egon daitezke (ez da erreza izango herriko kazetarientzat herriko informatzailea izatea), baina gauza guzti hauen gainetik zera esango nuke: Bertako informazioa ematen duen komunikabide bakarra da, eta gainera Euskeraz.

Arrazoi guzti hauengatik, uste det Hitza beharrezkoa dugula, eta ez det uste biztanleko urtean 2 euroko laguntza ematea hainbeste denik. Dirua da, dudarik gabe, baina krisi garaian ere mantenu beharrezko inbertsioa, euskeraren aldeko inbertsio estrategikoa.

Honelako proiektu bat martxan jartzea ez da erreza, hainbat lekutan ez dute guk duguna, hiltzen laga behar ote degu ?

Informazio gehiago hemen

 

Gmail euskeraz

Nik asko erabiltzen det gmail, posta kontu dexente daukat zabalduta Google-en posta elektronikoan.

Gaur beste gauza baterako bat zabaldu det, eta ezarpenak konfiguratzerakoan hizkuntzen artean euskera ikusi det.

Banekien laster jartzekotan zirenik, eta agian ez da kontu berria izango, baina nik behintzat ez nekien dagoeneko aukera zegoenik euskeraz erabiltzeko.

Euskaldunontzat albiste ona dudarik gabe.

Telefono mugikorra euskeraz

Telefonoak badaki euskaraz, anima zaitez !

Hau da Jaurlaritzak martxan jarri duen kanpainaren leloa. Helburua, telefono mugikorretan euskarak ere presentzia izatea.

Nik juxtu asteburu honetan nire telefono mugikorra Yoigo-ra migratu det. Orain arte Euskaltelekin nuen mugikorra, baina Yoigok tarifa merkeagoak eskeintzen dituenez, beraiekin nago orain.

Migrazioa egiteagatik telefonoa doan ematen dizute, nik Sony Ericsson G502 bat aukeratu det, eta zorionez badirudi telefono hau kanpaina honetan ere sartzen dela.

Hemen jartzen dizuet nire telefonaren irudi batzuk.

Mikel Laboa hil da. Goian bego

Denok dakizuen bezela, Mikel Laboa hil da.

Niretzat (beste askorentzat bezela) erreferente bat izan da.

Berak kantatzen zuen kanta bat etorri zat gogora. Letra Jose Mendiage-na da, baina Mikelek sentimenduz kantatzen zuen.

Berak kantatu bezela, Kantuz ehortz dezatela.

Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi,
kantuz igortzen ditut nik penak ihesi;
kantuz izan dudana zerbait irabazi,
kantuz gostura ditut guziak iretsi;
kantuz ez duta beraz hitzea merezi?

Kantuz eman izan dut zonbeiten berriak,
kantuz atseginekin erranez egiak;
kantuz egin baititut usu afruntuiak,
kantuz aitortzen ditut nere bekatuiak,
kantuz eginen ditut nik penitentziak.

Kantuz ehortz nezate, hiltzen naizenian,
kantuz ene lagunek harturik airian;
kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian;
kantuz frago utziko diote munduan,
kantuz har diten behi nitaz orhoitzian.

Goian bego.

Japonetik ere bai

Hauxe da urtarrilaren 19ko Hitzak azkeneko orrialdeand akarren artikuluak daukan izenburua.

Artikulu honetan, Hitzako web guneak 2005ean izan dituen bisitei buruz hainbat datu ematen zituzten. Datu onak direnez, zorionak hemendik Hitzakoei.

Artikuluak argazki bat zekarren, eta argazki hortan kazetariak
erabiltzen duen ordenagailuan nabigatzailea ikusten da, eta
nabigatzailearen barruan hitzako web orria.

Argazki horretatik hainbat datu atera ditzakegu:

  • Macintosh ordenagailuak erabiltzen dituzte. Kazetari gehienak bezela.

  • Nabigatzailea erderaz daukate. Ez dakit zein dan nabigatzailea, ni MAC munduan ez naiz apenas ibili, baina uste det Safari izango dela.

Ez dakit Safari euskeratuta egon den (ezetz esango nuke), baina ondo
ezagutzen det euskeratuta dagoen nabigatzaile bat, ona gainera: Mozilla Firefox

Software librean egina dago, sistema eragile guztientzako dago, eta
beste hizkuntzen artean, euskeraz ere badago. Ez dago munduko hizkuntza
guztietan, baina euskeraz bai. Eta ez pentsa bertsio zaharren bat
izango denik, ez, azkeneko bertsioa.

Deskargatzeko orrian hau argi eta garbi ikusten da.

Pentsatzen det softwarearen kontu hau ez dela izango kazetarien
erabaki bat, seguru Hitzan badagoela norbait erabaki hauek hartzen
dituena (gero bertako langile guztiak bete behar izango duten
erabakiak), eta agian hau baloratu dute eta beste arrazoiren batengatik
nabigatzaile erdaldun batekin jarraitzeko erabakia hartu dute, baina
nik hemendik firefox erabiltzen hastea gomendatzen diet (dizuet). Ez
dira damutuko.

Ez neuke nahi inork hau txarrera hartzerik, oso txalogarria da
Hitzak egiten duena lana, baina zatar xamar ikusten dira
nabigatzailearen botoiak eta menua erderaz, dena euskeraz publikatzen
duen egunkari batean.