Tag Archives: gauzak

Udalak hartutako trafiko erabakiak direla eta …

Hitzan irakurri ahal izan degunez, Udalak herri barruko trafiko arauak zehatz-mehatz jarraitzeko erabakia hartu du.

Artikuluan hainbat arrazoi aipatzen dira: herrian sortzen den
“kaosa”, zaborrak batzeko kamioia ezin pasatuta, anbulantziak
larrialdietara ezin heldu, eta esaten da egunen baten sute bat sortu
ezkero, suhiltzaileak pasatzeko lekurik ez dutela izango.

Neri egoera gehixo bururatzen zaizkit: hainbat kaletatik kotxeak
pasatzeko arazoak izaten dute beste hainbat kotxe gaizki aparkatuta
daudelako, hainbat kaleetan etxeko atarian sartzeko arazoak ere egoten
dira, kotxeak atariko atea blokeatzen dutelako, ume txikien kotxeak
pasatzeko lekurik ez espaloietan, eta abar luze bat.

Egixa da Mutrikun marra horixan gainean eta espaloiaren gainean
aparkatzen ohitxuta gaudela, eta hori moztu beharra dago. Danok ikasi
behar degu besteak errespetatzen, eta kotxian gaudenean oinezkoen
eskubideak askotan ahaztu egiten ditugu.

Erabaki horrekin, guztiz konforme. Txalo bero bat.

Baina erabakia, herri osoan, ezta ?

Logikarik ez daukana zera da, San Agustin kalean, Zumalabeneko
aldapan, goiko eta beheko plazan zorrotz jokatzea, eta herriko beste
leku guztietan gauzak orain arte bezela jarraitzea.

Logikarik ez daukana zera da, herriko leku batzuetan horiz pintatuta
dagoen marra errespetatu araztea, eta beste hainbat auzo eta kaleetan
edozer egiten uztea.

Orain arte hori da gertatu izan dana, leku askotan “la vista gorda”
egin dala, eta beste leku batzuetan, aparkatzen “lagatzen” zalakuan,
eta bapatean, derrepentian, isuna jarri izan dutela. Eta kriston isuna
jarri izan duten leku berdinean, beste sei hilabeteetan jendeak berdin
berdin aparkatu izan doala, arazorik gabe, berriro ere, derrepente,
beste isun potente bat jarri izan duten arte.

Nik hemendik, Udalari eskatuko nioke legea errespetatu araztea herri
osoan, eta ez mugatzea hiru edo lau gune konkretuetara. Eta errespetatu
araztea urte osoan, denok ikasi dezagun debekatuta dagoen lekuan, benetan
ezin leikela aparkatu, eta isunak urte osoan egongo direla, ez bakarrik
bazter haizeak jotzen duenean edo udaltzaina ezkerreko hankarekin
esnatu denean.

Nik, beste Mutrikuar askok bezela goizero Kalbaixoko bidia hartzen
det lanera joateko. Jose Maria Alzibar kalean, Entzuz auzoan bidean
aparkatuta dauden kotxeak ere isunak jasoko al dute hor aparkatzeagatik
? Hor bai dagoela arriskua. Arriskua kotxez pasatzen geranontzat, eta
batez ere, bertatik espaloi gabe oinez herrira jeisten direnentzat.

Errebuelta itxi hortan sartu behar, eta beste karrilera pasatu behar
gera, goruntz dijoan alderdia kotxez eta furgonetaz josita egoten
delako. Ez dezu ezer ikusten (ez kotxeak, ez oinezkoak), eta beste
karrilera pasatu behar. Nik izan ditxut hor sustoak, eta ez azkar
joateagatik.

Ez dakitx egixa ala gezurra dan, baina behin entzun nuen akordio bat
zegoela aparkaleku arazoa dela eta, eta Udalak hor aparkatzen lagatzen
zoala. Egixa ote ?

Herritarron eskubideak

Bai, herritarron eskubideak errespetatu egin behar dira, eta hor
Udalak bere erantzunkizuna dauka. Baina herritarrok oinezko ez ezik,
kotxeen jabeak ere bagera.

Kaletik lasai ibiltzeko eskubidea daukagun bezela, gure kotxeak
aparkatzeko eskubidea ere badaukagu, eta kotxen jabeei dagokionez,
Udalaren ardura bakarra ez da izan behar isunak jartzea. Nere ustez,
Udalaren ardura herritarron arazoei konponbideak ematea izan behar da,
eta kasu honetan, kotxeen jabeei ere bai.

Nik datuak ez dauzkat, ez dakitx Mutrikun zenbat kotxe dauden
(Udalak hori jakingo du, kotxea daukagun guztiok aparkalekua izan ala
ez zerga ordaintzen degu eta), baina etxe gehienetan kotxe bat dago,
eta askotan bi kotxe ere bai. Hau Mutrikun normala da, kontutan izanik
Mutrikuar gehienok lanera kanpora joaten gerala, beraz, kotxia behar.

Hau honela izanda, esaten badet Mutrikuar guztiok daukagula arazoa
kotxea aparkatzeko, ez nabil gaizki. Eta Mutrikuar guztion arazoa bada,
suposatzen da gure agintariek zerbait egiten arituko dirala arazo honi
aurre egiteko, ezta ? Hori da behintzat herriak eskatzen diena,
herriaren arazoak konpontzea.

Ba pentsatu ondoren, arazo honekin ez dakitx zer egin duten, ze
burura etortzen zaizkidan gauzak arazoa konpondu baino, haunditu egin
dute.

Herrixan zegoen aparkaleku handi bakarra Eliza atzean egin diren
etxe “babestuak” egiterakoan desagertu egin da. Ez det esaten etxeak
egin behar ez zirenik, baina zetorren arazoa aurreikusita, zerbait
pentsatu behar zan.

Herrixan sortu diren aparkaleku berriak orain ordaindu egin behar
dira. Eliza atzeko etxe berrien azpian, eta Egañaneko aparkalekuak.
Ordaindu, eta ez gitxi. Nik egañanekuan dakat hartuta, hilean 58 euro,
beraz, urte bukaeran 696 euro ( aurten igoeria dator, beraz 2006
bukaerako lehengo 120.000 pezeta inguru izango dira). Eliza atzekoak
pentsatzen det antzerako prezioa izango dutela

Hitzako artikuluan aipatzen zenez, herritarren artean komentatzen da
isunen kontu honek helburu bat daukala: aparkaleku hauetan alokatu ez
diren plazak (entzun dudanez plaza asko daude libre oraindik)
alokatzeko estrategia bat dela. Artikuluan esaten zen bezela:
“aparkaleku berria erabiltzera behartu nahi gaituzte”

Nik ez dakitx hau horrela izango den ala ez, baina bi aparkalekuetan
egongo diren plazak kontutan izanik, gauza bat argi dakat, dirutza
ederra aterako dela urte bukaeran.

Eta honek nire ustez, logika gutxi dauka: herrian kriston arazoa
aparkalekurik ez dagoelako, udaltzainak herrixa isunez beteko dutela
abisatu, eta Udalak kriston dirutza irabazi aparkalekuen kontura. Me lo
expliquen ….

Mutrikun gutxi gora behera, 4.700 biztanle gera. Zenbat kotxe egongo
dira Mutrikun, 1000? Herrixan geratzen diran aparkaleku “publiko”
bakarrak: polikiroldegikua, San Piñastegi plaza gainian dauna, eta
gureiza fabrika aldamenekoa. Hor sartu behar al ditugu herriko kotxe
guztiak ? Moilla kostas-ena da, ez Udalarena, teorian ezin degu
kontutan hartu.

Egasaneko etxietan eta “Gure Baratza” aldameneko etxietan, zaborrak
botatzeko lur azpiko kontainerak jarri dituzte. Oraindik ez dituzte
martxan jarri, eta kontainer zaharrak aparkatzeko erabili ahal diren
plazak okupatzen. Egasaneko etxien kasuan, 6 bat hilabete bai jarri
zituztela. Holako arazua aparkalekuekin, eta gauza horrek ezin al dira
azkarrago konpondu ?

Lagun artean komentatzen, lagun batek esaten zidan beste herrietan
aparkatzeko OTA ordaindu behar bada, ordaintzen degula, eta Mutrikun
ordaindu behar bada, ea zergatik ez degun ordainduko ?

Bai, arrazoia. Deban bertan egiten dute hori. Bai, baina holako
lekuetan, OTA dagoen lekuetan, gauez ez dute kobratzen, eguerdian ez
dute kobratzen, zapatu eguerditik astelehen goizerarte, ez dute
kobratzen. Jar dezatela horrelako zerbait Udalak gestionatzen dituen
aparkalekuetan, ni konforme.

Gainera, OTA dagoen leku batzuetan, kobratu beharrean, ordu erdi
bakarrik utzi dezakezu kotxia, denbora mugatu eta kitto. Horrekin zer
lortzen da ? Ba herriko erdi gunean (denbora gutxiz) aparkatzeko aukera
izatea. Helburua ez da izaten dirua irabaztea, baizik eta aparkatzeko
aukera ematea.

Isunak

Ulertzen ez dudan beste gauza bat. Inguruko herrixetan (Deba,
Elgoibar, …), isunak herriko udaltzainek gestionatzen dituzte. Kotxia
gaizki lagatzen badezu, hor egongo da udaltzaina, bera lana egiten.
Isuna jarriko dizu, ondo egina gainera.

Bai, baina gero aukera dakazu isun hori hartu, beraien bulegora
joan, eta hantxen ordaintzeko. Isunak ez dira trafikora pasatzen, edo
behintzat trafikora pasatu aurretik bertan ordaintzeko aukera izaten
dezu. Holako kasuetan, isunak askoz txikiagoak izaten dira (6 euro,
…, 30 euro), baina trafikora heltzen bada, “date por jodido”.
Trafikoko isunak oso garestiak izaten dira. Hau ez da datu zehatza,
baina 90 eurotik gorako isunak izango dira.

Baten batek esango du, “ba kotxia ondo aparkatu”. Bai, konforme,
baina zeinek ez deu behin edo behin kotxea momentu baten gaizki utzi ?
eta holakotan, zer da hobeagoa, udaltzainak 18 euro kobratzia edo
trafikotik 90 euro kobratzia ?

Hau ere ez al da herrixai ematen zakon zerbitzu bat ala ?

Bukatzeko

Hasieran esan bezela, oso ondo iruditzen zat trafiko arauak
errespetatu araztea, eta herritarrok gauzak gaizki egitearren zigorra
merezi degunian, zigorra jaso behar degu.

Baina isunak jarrita dena konponduta ? Ez al digute eman behar beste
irtenbiderik ? dagoena kendu eta horren truke ordaintzekoak bakarrik
jarri ? hori konponbidea al da ?

Zinea ere kendu zuten, esan zen orduan etxe berrixak egiten zirenean
zinea ere eraikiko zutela. Ez dakitx ba nik nun demontre dauan zine
hori, baina bueno, hori beste pelikula bat da, berandu da eta nahikoa
luzatu naiz.

Advertisements

Ulaziatarren zuhaitz genealogikoa berritxuta

Aspaldi hasi nintzan gai honekin, baina aspaldian alde batera lagata nakan.

Oporretan honelako gauzak egitea gustatzen zat, aspaldian zain izaten ditxudan lantxo honek aurrera ateratzia.

Udako oporretan Atxukaleko diseinua aldatu noan, gabonetan Ulaziatarren web guneko
diseinua aldatu det.

Ulazia familiaren zuhaitz genealogikoa aspalditik daukat interneten, baina html estatikoan zegoen. Pare
bat aldaketa egin ondoren, lortu det nik nahi nuen bezela geratzea.

Programazioa nik egin det, ez da gaitza izan, baina hasiera baten nik gurpila asmatu baino, nahiago nuen eginda
zegoen beste softwaren bat erabili. Gauzak egon badaude , baina ez
nik nahi nuena.

Ba hori, azkenean nik neuk egitea pentsatu nuen eta emaitza hor dago. Software librearekin egina dago, eta kasu
hontan elebidun, euskeraz eta gazteleraz, ulaziatar asko Euskal Herritik kanpo bizi dira eta: Mexico, Canada, ..

Gauza kurioso bat. Web guneak aukera ematen du informazio berria bidaltzeko, eta orain dela pare bat aste Canadan bizi den
Jeaninne Sarah-k bere
pare bat argazki bidali dizkit. Hau ezinezkoa litzateke Internet gabe.

Oraingoz horrela utziko det, eta zuhaitzeko datuak eguneratzen saiatuko naiz. Oraingoz diot, lan guztia ez
bait dago bukatuta. Hor zehar begiratzen egon naiz, eta ikusi dudanez xml estandar bat dago
zuhaitz genealogikoen datuak esportatzeko. Ea hurrengo baten astirik ateratzen dudan gure zuhaitzeko
informazioa estandar honekin publikatzeko.

Zela geratu dan gustatu zaizu ?