Tag Archives: google

Gmail euskaraz: Google Analytics-en emaitzak

Atzo gmail euskaraz zegoela eta publikatu nuen artikuluak arrakasta izan zuen, eta 213 bisita jaso zituen nire blogak.

Hau ez zait egunero gertatzen, beraz Google Analytics-ek ematen dituen datuak aztertu ditut, eta gauza interesgarriak ikusten dira.

Hizkuntzak

Badirudi jendea hasi dela nabigatzailearen hizkuntza moduan euskara konfiguratzen. Datu hauen arabera:

  • Nabigatzailearen hizkuntza euskeraz konfiguratuta: 103 (%50,74)
  • Nabigatzailearen hizkuntza gaztelaniaz konfiguratuta: 91 (%44,83)
  • Nabigatzailearen hizkuntza ingelesez konfiguratuta: 18 (%8,87)
  • Beste hizkuntza batzuk: 1 (%0,49)

Nabigatzaileak

Atzo nire blogera 145 bisitari (%68) etorri ziren Firefox-en eskutik. MS Explorer-ekin aldiz 51 (%24).

Sistema eragileak

Hemen txapedun oraindik Windows 154 bisitarekin (%72), Linux-ekin 35 (%16) eta Macintosh-ekin 24 (%11). Badirudi Windows ez diren aukerak indartuz doazela, Linux+Mac= %28a.

Sistema eragile + Nabigatzailea

Gmail euskeraz

Nik asko erabiltzen det gmail, posta kontu dexente daukat zabalduta Google-en posta elektronikoan.

Gaur beste gauza baterako bat zabaldu det, eta ezarpenak konfiguratzerakoan hizkuntzen artean euskera ikusi det.

Banekien laster jartzekotan zirenik, eta agian ez da kontu berria izango, baina nik behintzat ez nekien dagoeneko aukera zegoenik euskeraz erabiltzeko.

Euskaldunontzat albiste ona dudarik gabe.