Tag Archives: hezkuntza

Umeentzako eduki interesgarriak euskeraz

Joan zen astean lagun batek (aupa Joseba) esan zidan niretzako opari bat zuela.

“Seguru gustatuko zaizula” esan zidan, eta bai asmatu ere.

Edukiak.info webguneko portadak bilatzaile bat aurkezten digu, eta hori ikusita, ez zera konturatzen barruan zenbat eduki dituzten.

Aldiz, link hau jarraitzen badezu, konturatuko zera barruan gauza dexente dituztela. Begiratu eta berehala konturatzen gara irakasleentzat pentsatutako web gune bat dela, baina bertan dauden eduki asko eta asko, etxetik ere erabiltzeko modukoak dira.

Askotan, guraso askok ez dakite zer ipini umeei ordenagailuan. Internet hor dago, baina oso “handia” da, eta askotan faltan botatzen degu ez ezagutzea eduki onak publikatzen duten web guneen helbideak.

Hau ona dirudi, ariketa asko ditu, eta gainera euskeraz dago. Txanogorritxoren ipuina nahi dezula ? ba hor duzu flash formatuan.

Eguneraketa (2008/06/06):

Eduki gehixo aurkitu ditut, kasu honetan erderaz daude, baina interesgarrixak iruditu zaizkit: Consumer-en web gunean daude Matematicas para escolares en la red izenburuarekin

Advertisements

Metodologia berriak hezkuntzan:POI eta PBL

Ikasle izan geranok, ondo dakigu nola antolatzen diren klaseak,  DBHn, Lanbide Heziketan, edo Unibertsitatean.

Irakasleek beraien ordutegia antolatzen dute, normalean ikuspegi pertsonal batetik, askotan urteko zati baten klase gutxi eduki ahal izateko, beraz, denbora libre gehiago izateko.

Normalean, ez da kontutan izaten asignatura baten atzetik datorren beste asignatura egokia den ala ez lehenago erakutsi den gaiarekin. Adibidez, agian hasierako orduan matematikak eta bigarren orduan ingelesa. Zer ikusirik ba al du hasierako orduan ikasi duguna bigarren orduan ikasi behar degunarekin ? Ba normalean ez. Asignatura guztiak eman behar dira, eta antolakuntza horren ordenak artifizialak dira, ez dute bata bestearekin jarraipen edo lotura logiko bat izaten.

Nik hau normaltzat jotzen nuen, beti horrela irakatsi izan da (nik behintzat beti horrela ikasi izan det), baina aurtengo ekainean IMHko nire lankideak eta aldi berean irakasleak diren Imanol, Ander eta Irizarek hau beste era batera egin daitekeela erakutsi ziguten, POI proiektua aurkeztu zigutenean.

Zer da POI ? Ba Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntza. Inoiz entzun gabeko zerbait, baina oso interesgarrixa.

Enpresa munduan gauzak ez dira ordenarik gabe egiten, ezin da lehenengo matematikak eta gero ingelesa, edo beste era batera esanda, ezin leike produzitu lehenago diseinatu ez badezu. Enpresa munduan egiten diren gauza guztiak, proiektu berri bat aurrera eramateko plangintza bati jarraitzen diote, edo arazo bat konpontzeko plangintza bati erantzuten diote.

Ba hauxe bera da irakasle hauek egin dutena, irakaskuntza prozesua ideia honekin antolatu. Ikasleek legeak agintzen dituen eduki guztiak ikasten dute, baina beste era batera planifikatuta. Hasieratik dena proiektu moduan antolatzen dute, eta klaseetan erakusten dena, proiektu horrekin guztiz lotuta dago. Ikasleak hobeto ulertzen du ikasten ari den gaia eta gehiago inplikatzen da.

Urtea aurrera joan ahala, proiektu gero eta konplexuagoak egiten dituzte, gauza gehiago ikasiz, baina hasiera hasieratik proiektu osoak eginez, ziklo osoak osatuz ikasten dute, ez era artifizial batean, baizik eta gero enpresan bete izan beharko dituzten etapak osatuz.

Lanbide Heziketako arduradunek ere Metodologia hau eredu bezela hartu zuten ekainean, Lanbide Heziketa Sailburuordetzak Lakuan duen egoitzan ospatu zen Bikain bilkuran.

Antzerako metodologia bat ere badago, munduan zehar hainbat lekutan ezartzen ari direna, PBL: Arazoetan Oinarritutako Irakaskuntza. Metodologia honetan, arazoak nola konpondu hartzen da helburu bezela, eta horren inguruan planifikatzen da irakaskuntza prozesua.

IMHn gai hauei buruz, nazioarteko mintegi bat antolatu da, eta bertan azalduko dira Aalborg Unibertsitateko (Danimarka), Goi Eskola Politeknikoa (Mondragon Unibertsitatea), Huhezi (Mondragon Unibertsitatea, Eskoriatzako Fakultatea), eta IMHko POI proiektuak.

Irakaskuntza munduan mugitzen bazera, eta gai hauek interesatzen bazaizu, IMHn antolatu den mintegian parte hartzeko aukera dezu.

Teknologia berriak hezkuntzan: beste adibide bat

Gaur irakurri det IKTeroen azkenekoa. Oso ona iruditu zait, eta balio du frogatzeko teknologia berriak ez direla “informatika klasean” erabiltzeko bakarrik, edozein gai ikasteko balio dute.

Azaltzen den kasu honetan Writely erabili dute idazketan trebatzeko pentsatutako ariketa baterako.

Writely Interneten oinarritzen den testu editore bat da, MS Word edo OpenOfficeko writer moduko bat baina interneten bidez erabiltzen dena, ordenagailuan ezer instalatu gabe.

Batzuentzako agian aspergarria izango zen idazketa ariketa, baina teknologia berriekin egiterakoan, lan hauek erakargarriagoak bihurtzen dira.

IKTeroek Writely erabili dute euren ikasleak idazketan trebatzeko, eta neri beste ideia bat bururatzen zait. Zergatik ez erabili Google Maps, Google earth edo tagzania (euskeraz daukaguna) gure gaztetxoak geografian trebatzeko ?

Adibideak berehala etortzen dira burura pixkat pentsatu ezkero

Geografia ikastea aspergarria izan daiteke, baina betiko moduan planteatu beharrean, ikasleak superman/superwoman bihurtzen baditugu eta zerutik mundua zela ikusten den erakusten badiegu seguru emaitza hobeagoak lortu daitezkeela, edo behintzat lana erakarriagoa egin.

FUSS proiektua

Atzo Ategorri-Tartanga ikastetxean egon ginen Bolzanon (Italia) egindako esperientzia bat ezagutzeko.

Lanbide Heziketako ikastetxe guztiak software librera pasatu dira, ez bakarrik zerbitzarietan, PC normaletan ere bai. Honi FUSS proiektua deitu diote.

Hauek dira datuak:

Migrazioa

Bolzanoko ikastetxe guztiak migratu dituzte.

  • 83 ikastetxe
  • 2.460 PC
  • 70 zerbitzari
  • 12.448 ikasle
  • 1.728 irakasle
  • 412 pertsonei formazioa eman zaie.

Hau egiteko Europako Gizarte Funtsetik jasotako diru laguntza: 270.000 €

Lizentzia gastuak

Orain arte urtean 269.000 € gastatzen zituzten lizentzietan. Hortaz aparte, software pirata asko ere bazuten, eta horrek ez du gasturik, baina ordaintzekotan faktura dexente igoko zen.

  • Sistema eragilea + MS Office: 199.000 € urtean.
  • Antibirusak: 20.000 € urtean.
  • Bestelako software didaktikoa: 50.000 € urtean.

Orain software librean daudenez, ez dituzte lizentziarik ordaindu behar.

Migrazioaren kostea

Migrazio osoa egiteko 300.000 € ordaindu dituzte.

Diru hau Bolzanoko lau enpresak beraien orduen truke kobratu duten dirua da, pertsonen lan orduak.

Migrazioa behin egiten denez, hau behin ordaindu behar da, aurrerantzean gastu hau desagertu egiten da.

Formazioa

Sistema berrietara egokitzeko jendeari formazioa eman zaio, guztira 94.000 €.

Beraien hitzetan hau ez dute gastua moduan ikusten, hau inbertsioa dela diote, egiten dituzten beste ikastaroak inbertsioa diren moduan.

 

Sistemaren mantenua

Hau guztia mantentzearen kostua ez da finkoa, bakoitzak egin nahi duenaren arabera diru gehiago edo gutxiago beharko da.

Mantenu hutsa bada, pertsona batekin nahikoa da.  Ikasle, guraso, irakasle eta inguruko guztiei CD bat eman nahi badiezu, kostuak igotzen dira.

Inguruko enpresak bultzatzen

Honi garrantsi asko ematen zion. Modelo zaharrarekin Bill Gates-en poltsikoan urtean 269.000 €  sartzen zituzten. Aurrerantzean proiektu eta garapen berriak egiteko gastatzen den dirua (lan orduak, ez lizentzia kosteak) Bolzanon geratzen da.

Bolzanoko teknikoek emango diete zerbitzua, Bolzanoko enpresek. Honen eraginez inguran enpresak sortzen ari dira.

Berak esaten zuen orain arte administrazio publikoa Microsoft-en komertziala zela, edozertarako (konkurtso publikoak, diru laguntzak, …) baldintza bezela jartzen zuelako Windows sistemen erabilpena.

Aurrerantzean hori ez da horrela izango.

Galderak

Ikusten degu beste leku batzuetan honelako ekintzak aurrera eramaten dituztela.

  • Egunen baten, gai izango ote gera horrelako zerbait egiteko ?
  • Euskal Herritik zenbat diru ari gera sartzen Bill Gates-en poltsikoan ?

Aurkezpenak hemen jarri dituzte.


Teknologia berrien aplikazioa hezkuntzan

Gaur Miramonen egon naiz egun osoan, Teknologia berrien aplikazioa hezkuntzan izeneko jardunaldian.

Jardunaldiaren programan hainbat puntu interesgarri zeuden: eduki digitalak nola sortu, bideo edizioa, streaming, eta abar. Itxura oneko jardunaldia beraz, eta horregatik apuntatu ginan (Joseba lankidearekin joan naiz).

Apple teknologia

Sartu eta berehala, zerbait arrarua somatu degu. Apple-eko dokumentazioa eman digute. Antolatzaileek tranpa txiki bat egin digute.

Jardunaldiari buruzko informazioan ez zuten ezertarako Apple aipatzen, baina jardunaldian Apple teknologia aurkeztu digute.
Ez gaude ohituta teknologia honetara, baina teknologia ona da, beraz, tranpa txiki horregatik ez naiz haserretu.

Eguna aprobetxatu degu Mac sistemak eskeintzen digutena ikusteko, eta esan beharra dago ikusgarria dela. Beti entzun izan det diseinu grafikoan dabiltzatenak Apple sistemak erabiltzen dutela, eta ikusitakoak ikusita, logikoa da.

Nik Windows eta Linux sistemak erabiltzen ditut, eta software librearen defendatzailea naiz, baina onartu beharra dago multimedia makina onena gaur egun Mac dela.

Mac sistemak fakultatean ikusi nituen lehenengoko aldiz (zeukan Risk jokuaren bertsioa oso ona zan). Bigarren aldiz orain dela hamar urte, nire lankidea izan zen Karoliñe Zubizarretak erabiltzen zuena, eta hirugarren aldiz denbora labur batez lankidea izan den Iñaki Irazabalbeitiak erabiltzen zuena.

Aplikazioa hezkuntzan

Bi erakustaldi praktiko ikusi ditugu: Berastegiko J.A. Muñagorri eskola eta Elorrioko Institutua.

Ikusgarriak izan dira. Pasada bat da 5 urteko umeen talde bat podcasting egiten ikustea, internet bidez irrati digitala !! , baina ez hori bakarrik: 10 urteko haurrak gidoia egin eta pelikulak grabatzen ikusi ditugu, gero beraiek bideo edizioa egin eta bideoak herriko intranetean lagatzen dute edozeinek etxetik ikusteko.

Eurak esan duten bezela, Berastegi herri txikia da (mila biztanle), nekazal herria, baina punta puntako teknologia erabiltzen dute txiki txikitatik.

Ikusgarria zan umeak ikustea teknologia hauek lasai erabiltzen, eta gauza potenteak egiten. Hainbat enpresak euron produktuak saltzeko beharko lituzketen teknologiak, 5-10 urteko haurren eskuan.

Hauek bai, besteak zergatik ez ?

Bi ikastetxe hauek egin dutena ez da gauza arrunt bat, beste ikastetxeetan ez dira holako esperientziak ikusten.

Erakutsi digutena Apple teknologiakin egindako da. Egia da teknologia honek gauzak asko errazten dituela, baina beste teknologiak erabiliz (Linux, Windows) antzerako gauzak egin daitezke (lan gehiagorekin, baina egin daitezke). Zergatik ez dira egiten ?

Galdera honen erantzuna seguru ez dela erreza, faktore asko egongo dira hor tartean, baina esandakoak entzunda, nere ustez gakoa motibazioa da. Honelako proiektuak lana eskatzen dute, inplikazio pertsonala, eta ikastetxe hauetan erakutsi digutenez, jende inplikatua dago. Emaitzak ikusgarriak dira.

Beste ikastetxe batzuetan egiten diren adibideak ikusi nahi badezue: Erain Ikastetxea, Institucio Montserrat