Tag Archives: internet

“Mutrikuko Udala informatuz!” … Eta Internet ?

 

Gaur Mutriku osoa ohar honekin josita ikusi dugu.

2011-10-25 17.21.43

Udal taldeak lanean jarri zenetik 100 egun pasa direla eta, Zabiel Kultur Etxera deitzen digu herritar guztioi beraien lanaren berri ematera. Ondo dago nere ustez zer egin duten eta zer ezin izan duten egin herriari jakitera ematea.

Hau ikusi, eta galdera etorri zait burura: “Mutrikuko Udaleko web gunean jarriko al zuten deialdia ?” Zoritxarrez, espero nuen erantzuna aurkitu det: ez, web gunean ez dago ezer honi buruz.
MutrikukoUdala-2011-10-25

Ez dakit beste herrietan, baina Mutrikuko kasuan hau arazo endemikotzat jo dezakegu. Ez da gaur egun dugun udal taldearekin bakarrik gertatzen, lehendik egon diren guztiekin ere berdina gertatu izan da, kolore desberdinetako taldeak, baina Internet-ekin jokabide berdintsua.

Denok dakigu ate guztietan oharrak jarrita biztanle guztiok jasoko dugula mezua, baina horrek ez du kentzen honelako gauzak Udalak duen web gunean publikatu ezin daitezkeenik. Helburua mezua ahalik eta gehien zabaltzea bada, zergatik ez bide hau “ere” erabili ?

Egia esan behar badet, neri amorru dexente ematen dit talde politiko “guztien” jokaera den hau: hauteskunde garaietan inor baino modernoagoak direla pentsa dezakegu: sare sozialak erabiltzen dituzte, edozein politikok bere bloga du, youtubera bideoak igotzen dira, …., demaseko mugimendua ikus dezakegu Interneten, baina zoritxarrez hori azkar itzaltzen den argia izaten da …

Hauteskundeetako garai horretan, helburu konkretu horretarako denak konturatzen dira Internet komunikazio tresna itzela dela, baina gero badirudi ahaztu egiten zaiela. Zergatik ? Ba benetan ez dutelako ikusten komunikazio bide hau, ez dutelako sentitzen tresna honek daukan garrantzia. Hauteskundeetarako agian norbaitek (alderdi politiko bakoitzeko komunikazio goi arduradunak edo …) esaten die hori erabili behar dutela, baina gero ahaztuta geratzen da.

Internet, komunikatzeko tresna

Bai, Internet definitzeko era asko egongo dira, baina konturatzen bagara Interneten erabiltzen ditugun tresna gehienak komunikatzeko dira: posta elektronikoa, txatak, blogak, sare sozialak, bideoak, …., oso era merkean demaseko eragina lortzen duten tresnak dira.

Eta nola erabili dezake Mutriku bezelako herri txiki batek tresna guzti hauek ? Ba oso erraza da, ez du gain kosturik, eta ez du orain egiten den lana baino gehiago eskatzen. Nik hemen zenbait ideia botatzera noa, baina hortaz aparte seguru gauza asko ere egin daitezkeela:

  • Mutrikuko web gunea egiteko aukeratu zen teknologia oso ona denez, Udalak nahi duen informazio guztia bertan publikatu dezake, bakoitza dagokion atalean.
  • Atal bakoitzean publikatzen diren albisteetan hala nahi izan ezkero, herritarron erantzunak ere jaso daitezke, herri partaidetza bultzatuz. Erantzunak publikatuta ikusi aurretik, norbaitek moderatu ditzake.
  • Atalka, edo gune osoa hartuta, publikatzen diren albisteak posta elektronikoz bidaltzerik ere egongo litzateke. Web gunean informazioa publikatu eta berehala arpidetuta dagoen herritar bakoitzak bere postontzi elektronikoan jasoko luke.
  • Alkateak bere bloga izan ahal izango luke, bera zuzenean herriari zuzentzeko behar denean erabiltzeko . Alkateak esan det, baina posible litzateke ere talde politiko bakoitzak bere komunikazio gunea izatea Udaleko web gunean.
  • Hile honetan bertan Hitzan irakurri ahal izan dugunez Udalak herritarroi batzordeetan parte hartzeko deia egin digu . Ez da ideia txarra herritarron inplikazioa bilatzea, baina nik hor zerbait gehituko nuke: jendearen inplikazioa lortzea ez da lan erraza izaten, baina agian errazago izango litzateke batzordeetan egiten den lanaren berri web gunean egongo balitz. Demagun bederatzi batzorde daudela; bakoitzak webean bere txokoa izango balu, hartzen diren erabakiak, jorratzen diren gaiak, eta abar euren txokoan publikatuz, agian norbaitek hori bere interesekoa dela ikusi eta animatuko litzateke. Ez dela inor animatzen ? Ba gutxienez informazio hau publikatuz komunikazioa asko hobetuko litzateke, hori behintzat irabazita.

 

Ikusten dezuenez hauek adibideak baino ez dira, baina gaur egungo egoera zein den ikusita, asko hobetu daitekeela argi dago.

Zuetako norbaitek uste al du hemendik eta lau urteetara Donostian egiten den bezela, plenoak zuzenean Internet bidez transmititzera helduko garenik ? Portzierto, doako zerbitzuak erabiliz eta euro bakar bat ere gastatu gabe ?

Oharra: Idatzian argi dagoela esango nuke, baina badaezpada ere argi lagatzeko: mezu hau ez doa gaur eguneko udal taldeari kritikatzeko asmoarekin, izatekotan, egon diren guztiei zuzendutakoa izango litzateke, baina beti ere kritika konstruktiboak egiten  😉

 

Gazteak eta sare sozialak

Ederra bikotea ezta ? gazteak eta sare sozialak, …, beldurra ematen al dizute ?

Guraso askorentzako mundu hau guztiz ezezaguna da, eta ez dakite nola kudeatu gaia. Bai, argi dugu gure seme-alabek teknologia berri hauek menderatu behar dituztela, baina beldurra ematen digu mundu berri honetan bakarrik lagatzea.

Kasu hauetan normalean bi bide daude:

  • Kontrola: seme alabak kontrolatu ahal den neurrian, horretarako propio eginda dauden programak erabiliz.
  • Konfiantza izan gure seme-alabengan, ahaleginak egin arriskuak uler dezaten eta mundu berri hau ezagutzeko aukera eman.

Baina gauzak ez dira zuriak edo beltzak, gris asko dago tartean, eta kasu bakoitza desberdina izaten da.

Pfizer fundazioak Espainia mailan gai hauei buruz egindako ikerketaren datuak publikatu ditu (1,8 MBko PDFa).

Txosten honek ez dizu behar duzun erantzuna emango, baina bai agian hainbat datu gaiaren ikuspegi desberdinak ezagutzeko.

Internet konexioa ikasleen pisu baten

Hau da egoera: lagun batek laguntza eskatu dit ikasleen pisu baten Internet konexioa jartzeko.

Aukera desberdinak egoten dira hau egiteko, baina ikasleen pisua izateak mugak jartzek dizkigu: ekainean pisua lagako dute eta ez dakite hurrengo ikasturtean pisu berdinera joango diren ala ez. Egoera honetan, ADSL bat jartzea ezinezkoa da, operadorak urte ta erdiz lotzen bait zaituzte, eta beraiek konexioa 7 hilabetez bakarrik ziurtatu dezakete.

Dauden aukerak aztertu ondoren, hau da planteatzen diodana:

  • USB 3G konexio bat erostea. Merkatuan begiratu ondoren, iruditzen zait hoberena SIMYOk eskaintzen duena dela. Hilean 24,99 € + BEZ ordaindu eta “tarifa plana” lortzen dezu. Hilean 5GB abiadura azkarrean (3,6 Mbps) eta hortik aurrera abiadura jaisten dizute (128kbps). Kasu honetan , 5Gb nahikoak dira (konexioa ez dute erabiliko pelikulak deskargatzeko) .

  • Hasieran komentatu det konexio hau partekatu nahi dutela pisuan bizi diren ikasleen artean, eta USB modemak bakar bateri ematen dio konexioa. Konexio hau Wifi bitartez partekatzeko SMC SMCWBR14-3GN routera erabiliko genuke. Routerraren laguntzarekin 3G seinalea wifi bihurtu eta ikasle bakoitza bere portatilarekin konektatuko litzateke.

SIMYOk ez zaitu kontratuarekin lotzen, nahi duzunean alde egin dezakezu, beraz pisua lagatzen dutenean (maiatza-ekaina) baja eman eta hurrengo ikasturtea hasi arte (urria) ez dute gasturik.

Bueno, hau da nik pentsatu dudan soluzioa, …, hobeagoa izan daitekeen besteren bat bururatzen ?

Arreitunandia, Arroita Onandia, edo Arroitaonandia ?

Orain dela pare bat hilabete Luistxok Sustatun idatzi zuen artikulua irakurri ondoren ezagutu nuen Geni, zuhaitz genealogikoak sortzeko dagoen web gunea.

Oso erraza da bertan zure zuhaitz genealogikoa sortzea. Oztopo bakarra, ingelesez dagoela, baina bueno, oso intuitiboa denez, ez da arazo handia.

Nik lehendik banuen zuhaitz bat sarean. Ulaziatarren zuhaitza osatzeko, Calixto Ulaciak landutako informazioa erabili nuen. Zuhaitzean agertzen diren izenak lortzeko berak egin zuen ikerketa guztia. Nik informatizatu eta webean jarri nuen.

Geni-ren berri, berriro ere Joxe Aranzabalen Faroa blogean irakurri nuen, eta gauza politak egin daitezkeela ikusi nuen. Arazoa betikoa, astirik ez eta hurrengorako laga nuen.

Gaur arratsaldean siestako ordua aprobetxatu, eta sakramentu erregistroen datuak (1900. urterarte) sarean daudela aprobetxatuz (Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabakoa) Arreitunandia-tarren zuhaitza osatzen hasi naiz.

Lana nahiko erraza da, kontuz izan behar da batzuetan izenak ez daudelako ondo idatzita, eta holakotan bilaketak huts egite dute, baina pazientzia pixkatekin, datuak ateratzen dira.

  • Pedro Arreitunandia Ituarte (1.969)
  • Pedro Arreitunandia Ulacia (1.939)
  • Francisco Casimiro Arreitunandia Belaustegui (1.900)
  • Jose Miguel Arreitunandia Galdos (1.873)
  • Francisco Manuel Arraitunandia Basterrechea (1.848)

Hemen, Francisco Manuel-ekin, pentsatu det erregistroan gaizki idatzi zutela abizena: Arraitunandia moduan agertzen da, ez Arreitunandia bezela. Baina gero konturatu naiz ezetz, hortik gora Arraitunandia moduan idazten dela.

  • Jose Ramón Arraitunandia Furundarena (1.823)
  • Jose Francisco Arraitunandia Yciar (1.805)
  • Manuel Antonio Arraytonandia Ibasseta (1.773)

Hemen berriro ere aldaketa bat. Arraitunandia izatetik, Arraytonandia izatera.

  • Francisco Xabier Arroita Onandia Ybieta

Koño !! Hemen abizena zatitu egiten da: Arraytonandia izatetik, Arroita Onandia izatera, eta ez hori bakarrik, Francisco Xabier-en arrastorik ez da agertzen Gipuzkoa osoan.

Arreitunandiatarren arrastoa galdu egiten da, azkena (lehenengoa hobeto esanda) 1758. urtean azaltzen zaigu (linkak lehenengoan errorea ematen du, baina leiho berrian URL helbidearen gainean jarri eta “enter” klikatuz, ondo kargatzen du)

Bilaketak egiterakoan, “Arroita Onandia” abizena ikusi det Elgetan 1721.urtean, eta horrek pista bat eman dit: Gure abizena ez ote dator Bizkaitik “Arroita Onandia” moduan ?

Ba bai, badirudi horrela dela. Francisco Xabier Elorrixon jaio zen 1734.urtean, eta Mutrikun bi aldiz ezkondu zen.

Oker ez banabil, hau da Mutrikura “Arreitunandia” edo hobeto esanda “Arroita Onandia” abizena Elorrixotik ekarri zuena.

Badirudi lehenengo “Maria Benarda Basurto Ysa” andrearekin ezkondu zela (linkak errorea ematen badu leiho berriko URL helbidearen gainean jarri eta ENTER klikatu) 1757.urtean , eta berarekin hiru seme-alaba izan zituela:

  • Francisco Javier Simon (1.758): (linkak errorea ematen badu helbidearen gainean jarri eta “enter” klikatu)
  • Clara (1.761) : (linkak errorea ematen badu helbidearen gainean jarri eta “enter” klikatu)
  • Joseph Ygnacio (1.762): (linkak errorea ematen badu helbidearen gainean jarri eta “enter” klikatu)

Badirudi Maria Bernada hil egin zela eta Francisco Xabier berriro eskondu zela Maria Clara Yzeta Garduza andrearekin.

Francisco Xabier-en aita Joseph Arroita Onandia Sarri Goitia zen, Berriz-koa.

Txapa luze hau eta gero, …., badirudi Arreitunandia abizenaren jatorria “Arroita Onandia” dela, eta Google-en Arroitaonandia bilatzen badegu, erreferentzia pilo bat aurkituko ditugu, asko Berriz eta Zaldibar inguruetan.

Ni ez naiz inondik ere gauza hauetan aditua, baina Interneten dauden sakramentu artxiboak erabiliz, arratsalde bakar batean zuhaitzean sartu ditudan datu guztiak atera ditut eta Geni zerbitzuaz baliatuz, zuhaitza sarean jarri det. Ez hori bakarrik, zuhaitza era kolaboratiboan bete daiteke.

Zuk ere zurea egin nahi badezu, animatu, ez da gaitza.

Umeentzako eduki interesgarriak euskeraz

Joan zen astean lagun batek (aupa Joseba) esan zidan niretzako opari bat zuela.

“Seguru gustatuko zaizula” esan zidan, eta bai asmatu ere.

Edukiak.info webguneko portadak bilatzaile bat aurkezten digu, eta hori ikusita, ez zera konturatzen barruan zenbat eduki dituzten.

Aldiz, link hau jarraitzen badezu, konturatuko zera barruan gauza dexente dituztela. Begiratu eta berehala konturatzen gara irakasleentzat pentsatutako web gune bat dela, baina bertan dauden eduki asko eta asko, etxetik ere erabiltzeko modukoak dira.

Askotan, guraso askok ez dakite zer ipini umeei ordenagailuan. Internet hor dago, baina oso “handia” da, eta askotan faltan botatzen degu ez ezagutzea eduki onak publikatzen duten web guneen helbideak.

Hau ona dirudi, ariketa asko ditu, eta gainera euskeraz dago. Txanogorritxoren ipuina nahi dezula ? ba hor duzu flash formatuan.

Eguneraketa (2008/06/06):

Eduki gehixo aurkitu ditut, kasu honetan erderaz daude, baina interesgarrixak iruditu zaizkit: Consumer-en web gunean daude Matematicas para escolares en la red izenburuarekin