Tag Archives: irratia

Guraso geranon eguneroko burruka: jatorduak

Guraso geranok badakigu ez dala batere erraza gure seme-alabak bazkal eta afal orduan mahaian behar den bezela izatea.

Euskadi Irratiko Mezularian Amaia Diaz de Monasterio eta Beatriz Ezeizak aholku interesgarriak eman zizkiguten orain dela hilabete batzuk. Hor neukan gordeta, eta interesgarrixa iruditzen zaidanez, hemen jartzen det nahi duanak entzuteko aukera izan dezan.

Hau lehenengo da, baina aurrerantzean honelako podcast gehiago jarriko ditut. Espero det zuen gustokoak izatea. 🙂

Play-ri eman: [audio:http://www.eitb.com/multimedia/audios/2010/11/03/370639/TRAINER_20101103_181107.mp3%5D

Advertisements

EITBkin moskeatzen hasi naiz

Eta moskeatzen hasi naiz euron produktuak kontsumitzeko arazoak jartzen dizkidatelako. Beste hedabide guztiak entzuleak lortu nahi dabiltzanean, badirudi hauek entzuleak galdu nahi dituztela.

Arazoa

EITBko irrati guztiak Internet bidez zuzenean entzuteko aukera daukagu, baina hau egin ahal izateko derrigorrez nabigatzailea erabili behar dugu eta irratiaren orrialdetik abiatu behar gera, adibidez Euskadi Irratiko helbidea hau da: http://www.eitb.com/irratia/euskadi-irratia/

Aukera hori ondo dago, eta ondo entzutzen da, baina horrek ez du nere beharra hasetzen. Ordutegi arazoak direla eta, gustokak diren saio batzuk ezin izaten ditut zuzenean entzun, eta grabatu nahi nituzke beste momentu batean entzun ahal izateko.

Gaur egun hori erraz egin daiteke, tresnak baditugu. Nahi izan ezkero grabazioa programatu dezakegu ordenagailu batek guk nahi ditugun programak automatikoki grabatu eta mp3 formatuan gordetzeko. Gero mp3 horrek gure gustoko tramankuloan sartu, eta nahi degunean entzun ahal izateko.

EITBn kasuan hori ezin dezakegu egin, web nabigatzailea erabiltzea derrigortzen digulako, eta horrela ezin dugu grabatu.

Kontua da hori lehen martxan izan zutela. Orain dela hiru urte Garik azaltzen zuen nik egin nahi dudan hau nola egin zitekeen, eta adibidean Euskadi Irratiko adibidea jartzen zuen, nik egin nahi dudana hain zuzen ere.

Kontua da EITBk gauzak aldatu dituela eta gaur egun Internet bidez irratia entzuteko ematen duen aukera bakarra nabigatzailea dela, eta ez du aukerarik ematen beste programa bat erabiliz publikatzen duen audio-stream horri heltzea. Ondorioz, ezin dugu saioa grabatu.

Honek zeharo harritzen nau: Web bidez irratia entzuteko aukera ematen badute, zergatik ezkutatzen dute stream-aren helbidea ?

Seguru aukerak ditugula hori hackeatzeko, baina ez da hori kontua, kontua da hau EITBk berak publikatu eta erraztu egin behar lukeela, ez dezue hori uste ?