Tag Archives: Kategoria gabe

Zorionak Manex

Bixar Manexen urtebetetzia da, urte haundi bat egingo du gure hiloba txikixenak

Laidak bere lehengusuari zorionak zuri kantatzeko entrenatzen ibili da, eta hemen emaitza

Play-ri eman:

[audio:http://www.atxukale.com/tolon/files/2011/03/laidaZorionakZuri.mp3%5D

 

 

Advertisements

Txiletik Mutrikura

Orain dela hilabete lagun batek facebook-en kontua zabaldu zuela eta, nik ere berdina egiteko animatu ninduen.

Egin, egin nuen, baina gero ez diot kasu handirik egin. Astirik ez, eta hor utzi det, errepasatu beharreko zerrendan (luze xamarrra, egixa esateko) beste hainbeste asmoren artean lekua hartzen.

Aste honetan bapatean azalera etorri da bere kabuz, mezu bat jaso det facebook bitartez nirekin kontaktatu duen Txile-ko neska baten bitartez, Sandra Arrese izenekoa

Bere aitxa José Antonio Arrese Arreitunandia da, eta José Antonioren ama (Sandraren amona) Vicenta Arreitunandia Manterola Mutrikuarra zen.

Sandrak esan didanez, bere amona Txilen hil zan, 1955 edo 1956. urtean. Bere senarra José Luis Arrese Guerra izan zen, eta hiru seme alaba izan zituzten: Vicenta, José Antonio (Sandraren aitxa) eta Olga.

Sakramentu erregistroan bilaketak egin ditut, baina ez det aurkitu Vicentaren daturik. Seguruenez 1900. urtea eta gero jaixoko zan.

Tontakeri bat da, baina neri ilusioa egiten dit munduaren beste puntan dagoen pertsona batek nirekin kontaktatu eta bere amona Mutrikuarra zela esateak.

ASF fitxategi batetik MP3 bat nola lortu

Nik gaur arte ez nekien zer zen ASF fitxategi bat, eta gaur honelako fitxategi bat jaso dudanean, konturatu naiz multimedia formatu bat dela, bideoa eta audioa duen formatu bat.

Wikipedian begiratu det, eta hor azaltzen da zer den ASF.

Neretzat arazo bat izan da, nik fitxategi hori MP3 formatuan behar dudalako, baina zorionez, linux munduan badaude tresnak batetik bestera pasatzeko.

Ordenagailuan mplayer eta oggenc instalatuta izan behar ditugu. Hauek instalatzeko nire Ubuntu ordenagailuan hau egin det:
# sudo apt-get install mplayer vorbis-tools

eta gero ogg2mp3 script-a izan behar duzu. Nik hemendik deskargatu nuen bere garaian, eta hemen daukat : /opt/ogg2mp3/ogg2mp3

Goazen ba hau martxan jartzera !!

Demagun gure jatorrizko fitxategiaren izena fitxategia.asf dela, eta lortu nahi duguna fitxategia.mp3 dela.

Lehenengo asf formatutik wav formatura pasatuko dugu:

# mplayer -vc dummy -vo null -ao pcm:file=fitxategia.wav fitxategia.asf

Gero ogg formatura pasatuko dugu:

# oggenc -Q fitxategia.wav

Azkenik ogg mp3 formatura pasatu:

# /opt/ogg2mp3/ogg2mp3 fitxategia.ogg fitxategia.mp3

Listo, errorerik eman ez badu, hor daukazu mp3 fitxategia.

Hurrengorarte !!      🙂

Bonba bat Mutrikun

ETAk bonba bat lehertu arazi du Mutrikun.

Mutrikuko portuan inoiz egon bazera, seguru lekua ezaguna egingo zaizula.

Zorionez, zauriturik ez da egon, hori da kasu hauetan garrantzitsuena.

Eraikuntza horrek urte asko dauzka, ez dakitx zenbat, baina portuko (beraz herriko) zaharrenetarikoa izango da. 1940ko argazki honetan ikusten da.

Eraikuntza horren eta atxukalen arteko etxiak badaezpada ustu egin dituzte. Etxe hauek ere oso zaharrak dira, gure amonaren etxea ere bertan dago, nire aitxa bertan jaixo zan.

Hor ez dago igogailurik, 5 edo 6 solairu dira, eskailerak estuak, oso aldapatsuak. Hor bizi direnen artean edadeko jende asko bizi da. Seguru kriston sustua hartu deuela.

Aldamenean Mutriku Arraun Taldeko lokala dago. Gazteago nintzala, makina bat ordu eta izerdi bota ditxut nik hortxe bertan.

Suhiltzaileak ere etorri dira. Ez det pentsatu nahi ere eraikuntza horrek su hartu izan balu gertatu zitekeena. Etxe zaharrak, egurra leku guztietatik, ….

Bizi degun egoera hau ulertezina da. Gaur bertan Mutrikun bonba bat, atzo 32 urteko gazte bat hilda agertu zan kartzelan, …., nora goaz ?

Nire blogean ez nakan egoera politikoari buruz idazteko asmorik, baina azkenean ezin izan det nere helburua bete. Ea azkeneko aldia dan.

Neri politikak gero eta nazka gehiago ematen dit, eta orokorrean politikoak ez zaizkit batere gustatzen.

 

Ez da posible, ezin liteke.

Hau da pentsatu dudana Gaur CorreoDigital-ek dakarren albistea (El Ayuntamiento de Ermua renueva su página ‘web’) irakurri ondoren http://www.ermua.es webgunean sartu naizenean: Ez da posible, ezin liteke

Seguru CorreoDigital-eko kazetariak informazioa oso azkar atera duela,
eta ikusi dudan web orria kendu nahi dutena izango da, berritu nahi
dutena.

Ni ez naiz web orrietan aditua, baina badakit zeintzuk diran 2006. urtean egin ezin diren gauzak, eta http://www.ermua.es honek, pleno al gordo egin du.

Aurkezpenean betirako

Sartu eta berehala, flash aurkezpen bat. Txarrena ez da flash aurkezpen
bera, txarrena da azkar ez bazabiltz eta “skip intro” ez badezu
sakatzen, aurkezpena guztiz kargatu denean ez dizula aukerarik ematen
aurrera jarraitzeko. Argazkiak ikusi eta ikusi, ez dago besterik,
aurkezpenean geldituko zera betirako (firefox erabiltzen badezu behintzat).

Internet Explorer 5.0 eta flash behar dituzu

Gainera mezu hau ematen dizu: “Ongi etorri Ermuko udalaren web-orrira.
Gure web-orria bisitatzeko beharrezkoa da Flash plugin-a instalaturik
edukitzea. Web hau Internet Explorer 5.0 edo bertsio berriagoentzat
optimizaturik dago. Gutxieneko bereizmena 800X600”

Hasieran pentsatu det orria bukatu gabe zegoela eta zerbait
jartzearren ipini dutela flash aurkezpen hori, baina badaezpada,
berriro nabigatzailea itxi, eta orrian sartu naiz. Azkar ibili, eta
flash guztiz kargatu aurretik, skip intro-ri eman eta sartu naiz. Bai,
aurkezpenaren atzetik badago zerbait.

Estandarrak ez ditu jarraitzen

CorreoDigital-eko albisteak zioen: “Esta página también avanza para adaptarse al mayor número de navegadores”. Hay que joderse
!! (hau nik esaten det). Ez daukate zertan nabigatzaileei egokitu, egin
dezatela gauzak estandarrak jarraituz eta kitto, estandarrak betetzen
dituzten nabigatzaile guztiak ikusi ahal izango dute. Gaur egun
oraindik horrelakoak ikustea ere.

Ba oso makal egin dute lana. Estandar guztiak betetzen dituen nire
firefox erabiliz, testu asko ez dira ikusten. Goiko menua ere tapatu
egiten da beheko testuarekin.

Frame-ak erabiliz maketatuta

Beste harrikada bat: Frame-ak erabiltzen dituzte !!! Hau interneten egin ezin diren gauzetan “top 5”-ean dago !!

Pufff !! Ni hasieran sartu naizenean, web itxuroso bat topatzia espero
noan: Sindikazioa, xml, CSSak, …., gaur egun gauzak egin behar diren
moduan eginda egotea, ez nuen espero inondik inora holako zerbait
ikustea.

Hau ezin da izan web gune berria. Seguru azkarregi publikatu
dela albistea eta ermua.es dominiuan dagoena web gune zaharra dela,
ezin det sinestu gaur egun honelako gauzak egiten direnik, kontutan
izanik gainera erakunde publikoak zenbait arau bete behar dituztela
erabilgarritasuna dela eta.

Ba hori, albistea publikatuta agertu denez, ea noiz argitaratzen duten benetako web gune berria.

Aurkezpena

Nere izena Pedro Arreitunandia da, eta Mutrikuarra naiz. Peio ere deitzen naute, batez ere lanean eta fakultateko lagunak. Herrixan eta etxian, Pedro.

Mutrikun danok daukagu goitizen bat (gutxienez). Gure familian Tolon eta Zapatazuri dauzkagun arren, Tolon bezela gehixo ezagutzen naute. Beraz Mutrikuarrentzat, ni Tolonekua naiz.

Blogari ze izen jarri ez nakixan, eta hau erabiltzea ondo iruditxu zait.

Informatikaria naizenez, mundu hau da nire eguneroko lana. Zorionez, lana izateaz aparte, afizioa ere bada.

Blog honekin hasten naizen honetan, ez diot nere buruari helburu edo konpromesurik jarriko. Ikusiko degu eguneroko lanak zeozer idazten lagatzen didan ala ez. Saiatu, saiatuko naiz, gero gerokuak …