Tag Archives: minbizia

Telefono mugikorra erabiltzeak minbizia eragin lezake ? (II)

Gai honek eztabaida asko sortu izan du azken urteotan. Nik onartzen det inork ez dakiela zientziak gai honi buruz hemendik eta 100 urtera zer esango duen, agian egia izango da teknologia hau kaltegarria dela eta 100 urte behar direla hori frogatzeko, baina izango ez balitz zer ?

Batzuk diote inork ez duela kontrakoa frogatu, hau da, inork ez duela frogatu kaltegarriak ez direnik, baina hori, nire lagun batek twitter-en zioen moduan, argumentu maltzurra da. Honi erderaz “Prueba diabólica” deitzen zaio. Wikipediako artikuluan ondo azaltzen da, irakurtzea merezi du.

Hala ere batek baino gehiagok esango du badaezpada ere, zai egotea merezi duela:  “badaezpada egon gaitezen adibidez 50 urte teknologia hau aztertzen, eta gero kaltegarria ez dela ikusten bada, erabili dezagun“.

Pentsa dezagun une batez nolakoa izango zen mundua orain dela 100 urte, irratia asmatu zenean, erabaki hauxe bera hartu izan balute: besteak beste ez genituzke gaur egun ditugun komunikazio sistemak izango, gaur egun gizakiok erabiltzen ditugun eta bizitza errazten diguten asmakizun asko ez ziren existituko.

Garai batean mitoak eta erlijioak agintzen zuten, jendeak ez zuen kulturarik, eta itsu-itsu jarraitzen ziren gutxi batzuen esanak, herritar xumea oso erraz manipulatzen zen. Gaur egun kultura oso zabaldua dago, ia edozeinek egin ditzake goi mailako ikasketak eta zientifiko onak ditugu, baina kontraesana badirudi ere, askotan nahiago izaten dugu zientziak dioena baztertu eta batzuen susmoei, intuizioari eta bibrazioei kasu gehiago egiten diogu.

Eta ohitura hau oso zabaldua dago. Orain dela egun batzuk hil da Steve Jobs, Apple enpresaren burua, baina publikatu dena egia bada, bere bizitza salbatu zezaken operazioa 9 hilabetez atzeratu zuen, dieta berezi bat jarraituz osatzeko esperantzaz. Azkenean operatu zuten, baina beranduegi.

Gonbidapentxo bat: EITBko Escepticos programan gai honi buruz esandakoa ikusi, eta gero bakoitzak pentsa dezala nahi duena, baina informatuta behintzat.

 

Telefono mugikorra erabiltzeak minbizia eragin lezake ?

Ba OMSek atera berri duen txosten horren arabera bai, eragin lezake, baina arriskua kafea kontsumitzeak eragin lezakeen arrisku berdina du, ez gehiago eta ez gutxiago.

Gai honi buruz Elhuyarreko Ana Galarragari Euskadi Irratian egindako elkarrizketa entzun nahi badezu, Play-ri eman:

[audio:http://www.eitb.com/multimedia/audios/2011/06/01/486902/ANAGALARRAGA_20110601_100104.mp3%5D

Hemen beste artikulu bat gai honi buruz (gazteleraz)