Tag Archives: neure gauzak

Laida jaixo da

Azkenian Laida ailatu da gure artera. Gure hirugarren (bai, hirugarrena) alaba da, Ainhoa eta Irati-ren ahizpa berrixa.

Medikuen esanetan 20rako jaixo bihar zan baina azkenian 23an jaixo zan, goizeko 01:50tan. Seme-alabarik ez duenak ez daki zelako sentimenduak pizten dituen ume batek bere gurasoengan.

Txorrada bat dirudi, baina egun batzuk dituen zure alabak barretxo bat egiten dizunean, urtu egiten zara. Zer esanik ez siestia zeure gainean egiten duenean …..

Nik urtu eta urtu zortzi urte daramat, Ainhoak eta Iratik makina bat barretxo eta muxu eman didate eta.


Arazuak errepidean

Gaueko 22:20 dira, eta kotxean hor daude geldirik, gutxienez 20:45tik.

Itxuraz Zizzoneko aldapan trailer bat gurutzatu egin da, eta kotxeak pilatzen hasi dira. Goiko aldean, Ondarrutik datorren autobusa geldirik, elurra gelditu gabe, eta kotxeak gero eta gehiago ….

Pasatu ahal izateko, kotxeak kateak jartzen (nun da Mutrikun …), eta batzuk hor geldirik, motorra geratuta.

Jendeak kotxea ahal duen lekuan lagatzen, …., baina klaro, Mutrikun ez dago leku askorik aparkatzeko.

Portura jeisteko ere bi bider pentsatu behar, …., Zumalabeneko aldapan behera !! Hor bai kateak beharko direla !!

Gaur brigadakoek eta udaltzainek majo dihardute lanean. Besteetan kritikatu baditut ere, gaur euren portaera txalotzekoa.

Gaueko 21:15ean Jose Mª Alzibar kaletik gora argia joan da. Gu justuan libratu gera, baina telebistako seinalea ere joan denez, goizo goizo ohera.

Kalean hotza, herriko zati handi batek argi indarrik ez, beste guztiok telebista gabe, …. Urtarrilean gaude, ikusi beharko degu 9 hilabete barru  zenbat  biztanle berri irabazten dituen herrixak.   🙂

Mutrikuko euskeria

Orain dala pare bat aste Hitzako
Garbiñekin komentatzen genuen pena bat dala euskeraz idazten degun
Mutrikuarrok ez izatea gida bat Mutrikuko hizkeria erabiltzeko.

Gaur egun bi aukera daukagu: Batueraz idaztia, edo ahozkatzen degun bezela idaztia.

Lehenengo aukera oso formala, baina seguratasuna ematen duena. Ondo idazteko euskaltzaindiako arauak jarraitu eta kitto.

Bigarren aukeria, geure euskeria erabiltzia, naturalaua da, baina
askotan ez da erreza. Ez dakizu gauzak ondo ala gaizki ari zean idazten.

Beste herrixetan arazo hau konpontzen laguntzeko, gida batzuk atera
izan dituzte, oso lagungarrixak herriko euskeriaren erabilpena
bultzatzeko.

Mutrikun ere lan hori egin da. Nik gida hori ikusi nuen (paperian)
orain dela 2 urte, baina zoritxarrez ez nuen kopixa bat atera.

Gida hori egin zutenei eskaera bat: mesedez, publikatu ezazue gida hori.
Digitalean egongo da nonbait, nik ikusi nuen dokumentua tresna
informatiko bat erabiliz egina bait zen. Jarri ezazue web orriren baten
doc, pdf, edo nahi dezuen bezela, nahi duenak deskargatu eta
erabiltzeko aukera izan dezan.

Udalaren web orrixan seguru tartetxo bat gustora egingo diotela, eta nahi badeue ere, guk atxukaleko web orri honetan ere pozik jarriko genuke.

Gure etxeko buzoietan ere gustura jasoko genuke Mutrikuarrok holako gida bat. Olentzeron zain geratu biharko gera ?

Oporretako liburuak

Asko ez bada ere, bi edo hiru liburu irakurtzea jartzen det helburu bezela.

Iaz liburu dexente irakurri nitxun: SPrako tranbia, Soinujolearen
semea, Código DaVinci, El médico, Chaman eta bukatzeko La doctora Cole.

Bai, aspaldiko partez, iaz asko irakurri nuen.

Soinujolearen semea irakurri nuenetik, Obabakoak irakurtzeko gogua
sartu zitzaidan, baian ez nuen liburua inon aurkitzen. Azkenean, lagun
batek utzi zidan (eskerrik asko Manolo) eta abuztuan irakurri det.

Egia esan, ez nuen espero ipuin laburrez osaturiko liburua izango
zenik, eta hasieran pixkat galduta ibili nitzan. Konturatu nintzanetik
aurrera, beste era batera planteatuta, gustatu zaidala esan behar.
Bukaera, oso kuriosoa daukala iruditzen zait.

Liburuan zehar topatu ditut pare bat esaldi beste gogoeta batzuk eragin didatenak.

Lehenengoa Hamaika hitz Villamedianako herriaren ohoretan, eta bat gehiago izeneko ipuinekoa da. 128. orrialdean, hau dio:

Hainbat jende harrotu egiten da esanez bere aldarteak ez duela
egunaren itxurarekin loturarik; berak badituela, azalez barrura, bere
laino eta urdinak, baduela bere eguraldi propiala, eta ez diola axola,
horregatik, goizean jaiki eta leihotik ikus dezakeenak. Nire poza, dio
jende horrek, ez dago zeru kolore baten mende, eta berdin gertatzen
zait goibeltasunarekin ere.

Hau irakurri nuenean, Pablo Milanes-en kanta bat etorri zitzaidan
burura. Berak kanta horretan hau dio : “… lo que brilla con luz
propia nadie lo puede apagar, Su brillo puede alcanzar la oscuridad de
otras costas …”

Mezua ez da berdina, baina badu antzik, ezta ?

Bigarren gogoeta (edo hobeto esanda paja mentala) pixkat aurrerago dagor, 174. orrian.

“ikusi al duzu Blade Runner? Gaineratu nuen.

“Zinea ez zait gustatzen”.

“Ondo iruditzen zait ez gustatzea, baina ez dakit zergatik
jartzen zaren hain harro. Nortasun mediokreko jendea bakarrik harrotzen
da gustatzen ez zaionaz,” esan nion nire dizipulu paperetik ateraz.

Liburu hau 1988. urtean editatu zen. Orduan ez geneukan Gran Hermano, eta holakoak, baina badirudi fenomeno hauetaz ari dela.

Aurtengo neguan, ETBko Vaya Semanita programara Mercedes Mila
ekarri zuten. Berak zioen (eta horrekin ados nago) nahiko gizarte
hipokrita ginela. Audientzia datuetan, holako programak ikaragarrizko
audientzia dutela, baina gero inork ez duela onartu nahi programa hoiek
gustukoa dituela.

Nik neuk, ez ditut kaka horrek ikusten !!!!! benetan !! Onartu beharko det nortasun mediokrekoa naizela ni ere. 😉

Paja mental hauek idazten nabilela, beste liburu baten esaldi bat
etorri zat gogora. Orain dela 15-20 urte (koño, zaharra naiz benetan
!!) ikasten ari ginela, gure euskerazko irakaslea zen Markelek emandako
lanen artean, euskal liburuak irakurtzea zen.

Gogoratzen det liburu baten kontatzen zuten gauza kurioso bat.
Estatu batuetako hiri bateko metroan, paretean pintatuta zegoen esaldi
bat: bat batean, bakarrik nago, zerua urdina delako, zuhaitzak berdeak direlako

Hainbeste urte pasa eta gero, esaldi hori burura etorri zait. Joan
naiz begiratzera salako liburuen artean, eta han dago: Iñaki Zabaleta
Urkiolaren 110. street-eko geltokia.

Liburu motza da, 148 orrialde, neguko zapatu euritsu baten irakurtzeko bezelakoa.

Abuztua honetan irakurri dudan bigarren liburua, zeharo desberdina da: Angeles y Demonios . Codigo Da Vinci-ren
idazle berberak idatzita, urte batzuk lehenago. Azkar irakurtzekoa, nik
pare bat egunean jan det. . Codigo Da Vinci gustatu zaionari, hau ere
gustatuko zaio.

Eta oporrak bukatu direnez, etzi, lanera. 😦