Tag Archives: openoffice

Jakintza Ikastolako ikasleak software librea erabiliz

Txapo !!

httpv://www.youtube.com/watch?v=v2WLFjnek20&feature=player_embedded

Baina ez pentsatu honelako gauzak egiten bakarrak direla. Uruguay-ra joaten bagera, 362.000 ikaslek antzerako sistemak erabiliko dituztela ikusiko dugu.

Advertisements

OpenOffice 3 eta Euskera

Gaur OpenOffice 3a deskargatu eta nire ordenagailuan instalatu det.

Orain dela egun batzuk publikatu dute bertsio berria, eta irakurri dudanez, interesgarriak diren zenbait aukera berri jarri diote.

  • Plugin baten bitartez, PDF dokumentuak editatzeko aukera.
  • Microsoft Office-eko dokumentuekin bateragarriagoa da.
  • Microsoft Office 2007 bertsioko docx formatuak ulertzen ditu.
  • Gehigarriak Firefox-en moduan instalatzeko aukera
  • Calc dokumentu bat pertsona batek baina gehiagok editatzea momentu berean.
  • MAC OS-rekin bateragarriagoa.
  • Eta abar.

Pena bakarra, oraindik ez daukagula euskerazko bertsioa. Hau ulergarria da, seguru lan handia izango dela bertsio berri hau euskeratzea.

Baina euskararen aldetik, berri on bat. Xuxen zuzentzaile ortografikoa gehigarri moduan instalatu daiteke xaguaren klik bakar batekin, eta hau oso erosoa da.

Oraingoz OpenOffice-eko menuak ez ditugu euskeraz izango, baina euskeraz hobeto idazten lagunduko digun tresnarik badugu behintzat.

OpenOffice: trukotxoak

Demagun
Writer dokumentu handi bat daukazula, manual bat adibidez, eta hor
dauden irudiak erabili nahi dituzula antzerako beste manual bat
egiteko. Orain arte nola egingo genuke ? agian banaka banaka irudiak
kopiatu eta beste dokumentuan itsatsi ?

Agian ez daukagu horrelako Writer dokumentu handiak, baina seguru badauzkagula Word dokumentu
oso handiak. Word
dokumentu hortan dauden irudiak aprobetxatu nahi baditugu, zer ?

Hemen
soluzio on bat. Word baldin bada, lehenengo writer erabiliz zabaldu
eta openoffice-en formatuan gorde, odt bezela. Demagun fitxategiaren
izena manuala.odt dela.

Gero,
fitxategi sistematik izena aldatu, eta manuala.odt fitxategiari
manuala.zip izena jarri. Orain, zip fitxategi hori deskonprimitu
(bai, posible da) eta ikusiko dezue karpeta bat sortzen duela
manuala” izenarekin. Karpetan horren barruan besteak
beste, beste karpeta bat dago “Pictures” izenarekin. Hor
dauzkagu jatorrizko dokumentuak zituen irudi guztiak erabiltzeko
bezela.

Irudi
hauek png formatuan daude. Formatu hau guztiz erabilgarria da
openoffice-ekin, baina ez bazaizu gustatzen, pila bat tresna daude
jpg moduan lagatzeko.

Ez
naiz sartuko “manuala” karpetan dauden gauza guztiak zer
diren azaltzen, baina esango dizuet content.xml fitxategian dagola
dokumentuan idatzita ikus dezakegun testu guztia.

MS
Office-ekin hau ezinezkoa da. Demagun Word fitxategi bat
izorratu egin dela, …, ba gure lan guztia pikutara. Demagun Writer
dokumentu bat izorratzen dela, …, ba agian lanaren zati handi bat
berreskuratzeko aukera daukagu, gutxienez irudiak.

Ez
dakienentzako: OpenOffice MSOffice bezelako pakete ofimatikoa da,
baina software librea da. Lizentziarik ez da ordaindu behar, beraz
doan erabili dezakegu, pirateatu gabe. Writer testu editorea da, Word
modukoa.