Tag Archives: software

Google Analytics-eko ikastaroa

Gaur Gasteizen egon naiz, EnpresaDigitalak antolatutako Google Analytics ikastaroan.

Google Analytics gure web guneetan mugitzen den trafikoa aztertzeko balio duen tresna bat da, Googleek guretzako dohan lagatzen duena.

5 ordu izan dira, eta nahiko azkar ikusi dugu tresna honek eskaintzen diguna. Astirik ez sakontzeko, baina ikusi ahal izan dugu bere potentziala, eta baita ere zenbait gauza nolako erraz egin daitezkeen.

Irakasleak esandako gauza batekin geratu naiz. Berak dioenez (eta arrazoia dauka), enpresetan sarritan diru asko balio duten tresnak erosten ditugu, jakin gabe guretzako onak diren ala ez: Onenak omen dira, beraz niretzako ere aproposenak izango dira.

Ba ez, tresnak aukeratzerakoan kontutan izan behar degu zenbat balio duten (piratarik ez), eta zer kostatzen zaigun martxan jartzea.

Askotan tresna xinple bateri oso konplexua denari baino etekin gehiago aterako diogu. Makina bat aplikazio garesti erosten dira gero martxan ez jartzeko.

Ikastaroa ondo egon da.

Bertan ikusi ditugu Mondragon Unibertsitateko Joxe Aranzabal eta bere lankide bat (izena ahaztu zait)

Portzierto, Google Analytics erabili nahi badezu, esan digutenez orain eskaerak aste betean tramitatzen dituzte.

Aspaldi eskatuta badezu eta erantzunaren zai bazaude, eskatu berriro, eta aste betean hor izango dezu zure kontua.

Ondo izan.

Advertisements

Linux eta wifi sareak

Artikulu honetan linux ordenagailu bat wifi sare batera nola konektatzen den azaltzen det.

Demagun wifi sare batera konektatu nahi duzula, eta nik bezela, GNU/LINUX erabiltzen duzula.  Zure sareak WEP enkriptazioa erabiltzen badu pentsatu hori aldatu behar dezula. WEP ez da enkriptazio segurua, pare bat minututan apurtu daiteke. Nik WPA+PSK+TKIP enkriptazioa erabiltzen det, hori gaur egun behintzat segurua da.

Ondoren azaltzen dizuet hau martxan jartzeko emandako pausuak. Nik KUbuntu Linux erabiltzen det.

Lehenengo wpasupplicant izeneko paketea instalatu behar da:

apt-get install wpasupplicant

Gero /etc/wpa_supplicant.conf editatu eta konfiguratu. Demagun zure wifi sarearen konfigurazioa hau dela:

SSID: etxekowifia
pasahitza: goralinux

Konfigurazio fitxategian pasahitza enkriptatuta idatzi behar da. Hau lortzeko, wpa_passphrase agindua exekutatuko degu kontsola baten eta bi parametro emango diogu: SSIDa eta pasahitza.

:~# wpa_passphrase etxekowifia goralinux

network={
ssid=”etxekowifia”
#psk=”goralinux”                    psk=dd237f72db18ed67f7872b5d91b2c3d69003b420a3f93ee4afa1d2fcf2363c32 }

Sistemak ematen digun konfigurazio hau erabilita /etc/wpa_supplicant.conf fitxategia editatu eta honela utziko degu:

ctrl_interface=/var/run/wpa_supplicant ap_scan=2

network={
ssid=”etxekowifia”
scan_ssid=1
proto=WPA
key_mgmt=WPA-PSK
pairwise=TKIP
group=TKIP  psk=dd237f72db18ed67f7872b5d91b2c3d69003b420a3f93ee4afa1d2fcf2363c32 }

 

Azkenekoa falta zaigu. Demagun gure wifi interfazea eth1 dela. Sareko konfigurazioa aldatuko degu interfaze hau aktibatzerakoan wpa enkriptazioa erabili dezan.

Hau egiteko /etc/network/interfaces fitxategia editatu behar degu eta lerro hauek jarri eth1 interfazerako.

auto eth1
iface eth1
inet dhcp
pre-up /etc/init.d/wpasupplicant start
pre-up sleep 5
post-down /etc/init.d/wpasupplicant stop

Konfigurazio honekin, sarea arrankatzen duenean eth1 automatikoki konektatzen saiatuko da eta dhcp bidez IP helbide bat eskatuko du.

Sarea arrankatu eta IPa ez badu lortu, probatu agindu honekin lortzen duen:

dhclient eth1

Ez badugu nahi automatikoki martxan jartzea, “auto eth1” kendu egin behar da.

DHCP bidez IP ez badu hartzen, IP fijoa bada, honela konfiguratuko genuke (address, netmask eta gateway benetakoak jarrita)

auto eth1
iface eth1
inet static
address 192.168.12.2
netmask 255.255.255.0
gateway 192.168.12.1
pre-up /etc/init.d/wpasupplicant start
pre-up sleep 5
post-down /etc/init.d/wpasupplicant stop

Hau da guztia.  🙂

GNU/LINUXen WEP enkriptaziorako badaude tresna grafikoak guzti hau konfiguratzeko, WPA enkripatziorako oraindik ez, baina ikusten dezuen moduan, ez da zaila.

Hau egiteko Interneten aurkitu ditudan orriak hemen daude

 

Gaur goizean Txileko Salesiatarrei aurkezpen bat egin diet.

IMHn teknologia berriekin eskaintzen ditugun zerbitzuak eta erabiltzen ditugun tresna informatikoak Txileko Salesiatarrei erakustea zan aurkezpenaren helburua, honela eskatu zidaten proiektu honen arduradun diren nire lankideek

Bi orduko aurkezpena izan da, eta beraien aldetik interesa ikusi det
sofware libreari buruz aritu garenean. Betiko beldurrak uxatzen saiatu
naiz: instalazio konplexua, eta abar.

Aurkezpenean erabili dudan portatilean KUbuntu daukat, beraz ez zait asko kostatu linux bat zer den erakustea:

  • Openoffice.org (ea Xuxen noiz ateratzen duten openoffice.org 2rako) bulegoko aplikazioetarako.
  • The Gimp eta ImageMagick irudiak lantzeko
  • DigiKam nire argazkien albumak egiteko
  • Interneterako: Nabigatzailea Firefox, ftp bezeroa kbear, modema erabiltzeko KPPP, eta hitz egiteko, Skype ezaguna,
  • Multimedian: Musika entzuteko eta bideoak ikusteko programak, CDak grabatzeko, kantak RIPeatzeko, eta abar luze bat.

Guk software librea gero eta gehiago erabiltzen degu. Askotan
erabiltzaileak ez dira konturatzen (seinale ona) zerbitzarietan ari
bait gara gehien bat, beste batzutan aldiz, beraiek ere zuzenean
erabiltzen dute. Ez zaie inporta software librea den ala ez,
beraientzat inportantea zera da, kaliatatezko softwarea izatea.

IMHn firefox, openoffice, gimp eta
imagemagick PC guztietan jartzen ditugu, ea erabiltzaileak gutxika
tresna hauetara ohitzen joaten diren.

Denbora pixkat ateratzen dudanean, nire Kubuntua instalatzeko
emandako pausuak ea idazten ditudan. Gehiena bera bakarrik egin zuen,
eta gero, hasierako instalazioan falta ziren programa edo pakete batzuk
gehitu nizkion.

Baina bueno, hori beste egun baten