Tag Archives: software_librea

Gimp ikasteko manuala euskeraz

Gimp irudiak editatzeko softwarea da, askok entzuna izango duzuen Photoshop programaren antzerakoa da, baina librea (euskerazko definizioa eta erderazko definizioa).

Software librea izateak abantaila asko du guretzat, garrantzitsuenak:

  • Euskeraz daukagula (Photoshop ez dago eta ez da egongo)
  • Doan eskuratu dezakegula pirata izan gabe.

Nik neuk erabiltzen det, eta oso gustura gainera.

Honelako tresnak erabiltzen hasteko, zailena formazioa izaten da. Erabiltzen ikasteko ikastaroa egitea da hoberena, baina aukera hori ez duzunean, manual on bat izatea ere ez da txarra izaten.

Kasu honetan, manuala badaukagu, bai euskeraz eta baita ere erderaz, IMHko Koro Gabiolari esker.

Goza ezazu tresna eta ikasi argazki eta irudiekin gauza politak egiten. Programa deskargatzako orriak:

  • Linux-erako hoberena zure distribuzioak dakarren paketeak instalatzeko sistema erabiltzea. Bestela, hemendik ere bai
  • Windows sistemarako hemendik

Klik Egin Euskarari

Milioi bat inguru euskal hiztunei zuzendurik, Microsoft Office 2007 eta Windows Vista euskaraz erabiltzea ahalbidetzen duen softwarea doan eskura daiteke jada http://www.microsoft.es/eus web berrian. Honela hasten da jaurlaritzako web orrian ekainaren 25ean publikatu zuten albisteak.

Ekainetik hona bi hilabete pasa dira, baina nire barnean daukadan moskeoak oraindik hor jarraitzen du, ez da batere baretu. Inork ez dezala pentsa Windows Vista eta Office euskaraz izateak haserretzen nauenik, ez da hori, haserretzen nauenak, gure agintariek Microsoft-eri kanpaina nola egiten dioten ikusteak da. Diario Vascon publikatu zuten albistean ziotenez: “Ahora es nuestro turno. Tenemos que demostrarle a Microsoft que ha merecido la pena su esfuerzo, que somos muchos los consumidores que vamos a utilizar sus herramientas en euskera”. El viceconsejero de Política Lingüística, Patxi Baztarrika, lanzó el guante a ese más de 60% de hogares vascos en los que se utiliza con asiduidad el ordenador.”

Ondo, Patxi Baztarrikak eskatzen digun bezela, goazen denok Microsoft-en produktuak erostera !!  Bai, bai, ez harritu, erostera esan det, Windows Vista eta Office ez dira doakoak, berdin ordaindu behar dira, “doan” atera dutena euskeraz izateko aukera da, eta euskeraz jarri ahal izateko, lizentzia ofizialaizan behar dezu, lizentzia pirata dutenei ez die euskeratzen utziko (hau horrela izanik, ez dakit ba jende askok euskaratu ahal izango duen bere sistema).

Baina, doan ? ez dakit nik ba. Ikus ditzagun azken bi hilabeteetan prentsan agertu diren bi albiste:

  • BiscayTIK eta Microsoft: Bizkaiko Foru Aldundiak 17,4 milioi euroordainduko dizkio Microsofteri  gaur egun zentzu handirik ez duen proiektu bategatik.
  • Irailaren 5ean Euskal Herriko Aldizkarian publikatu duten lizitazioa:600.000 euro EAEko ikastetxe publikoetan jarrita dauden informatika ekipamenduetako Microsoft Windows eragiteko sistemak mantentzeko lizentziak eta Microsoft Office lizentziak erabiltzeko eskubidea berritzea kontratatzeko lizitazioarena. Lizentzia hauek hezkuntzarako bakarrik, zer esanik ez antzerako gauzak egingo dituztela Osakidetzan, Lakuan, eta abar.

Ikusten dugunez, euskal erakundeetik badoa dirua Microsoftera, beraz, vista eta office doan euskaratu dutela esateak, gehiegi esatea dela esango nuke, era batean edo bestean urtero diru asko ordaintzen ari garelako (guztion dirua da, ez ahaztu).

Kontutan hartuta gobernuko lizitazioetan ofimatika eta sistemarako beti Microsoft enpresaren softwarea eskatzen dutela (beste software mota batzuk ere badaude txo !!), software monopolio egoera honetan jarraitzeko asko laguntzen du euskaraz dagoela esateak: “guk bai zortea, doan euskaratu du softwarea enpresa jator honek !”

Baina jarrai dezagun guzti hau aztertzen datuak mahai gainean jarriz:

  • Microsoft Office 2007 eta Windows Vista, 2007ko urtarrilean publikatu zituzten , eta euskaraz izateko aukera 2008ko ekainetik aurrera daukagu (lizentzia legala baduzu behintzat), beraz urte ta erdi beranduago (euskera bigarren mailako hizkuntza bezela hartzen dute, eta gu pozik egon behar)
  • Office-en hurrengo bertsioa 2009rako etorriko dela aurreikusten da. Bertsio berriak euskara aukera moduan izango du ? Orain arteko joera ikusirik, ezetz esango nuke.

Beste aukerarik ba al dago ? Software librearen aldeko apustua

Nik software librea erabiltzen det. Nire ordenagailuan, Windows-en ordez, Ubuntu jartzen hari naiz azkeneko urteotan. Ubuntueuskaraz daukateuskal komunitateari esker, eta kasu batzuetan , euskal gobernuari esker.

Une hauetan, Ubuntu 8.04 daukat instalatuta. Izenak dioen moduan, 2008ko apirilean publikatu zen (04), eta publikatu zen egunean, beste hizkuntzekin batera, euskaraz instalatzeko aukera zetorren.

Hurrengo bertsioa sei hilabete pasa ondoren publikatuko da, 2008ko urrian (10), eta Ubuntu 8.10 izango da. Hori ere euskeraz instalatzeko aukera izango det.

Baina ordenagailan programa asko izaten dira. Nik ez det Microsoft Office erabiltzen, nik Open Office erabiltzen det. Software librea, doan eta euskeraz.

Nabigatzailea ere euskeraz daukat, Mozilla Firefox 3 . Azkeneko bertsioa publikatu zutenean, Guinness errekorrean sartu ziren 17 ordutan sei miloi lagunek baino gehiagok deskargatu zutelako. Gure kasuan garrantzitsuena, errekor horretan, firefox euskeraz deskargatzeko aukera izan genuen euskaldunok, beste hizkuntza guztiekin batera. Nik egun hortan ez nuen sentitu gure hizkuntza bigarren mailakoa zenik, ez horixe.

Ubuntun beste hainbeste aplikazio dauzkat, eta horietako asko ere euskeraz: Audacity, …

Azkenik, kanpainakin bat nator, Klik Egin Euskarari, eta horretarako erabili ezazu software librea, gure hizkuntza lehen mailako hizkuntza bezala tratatzen duen softwarea. Ez pirateatu, izan zaitez legala, erabili software librea.

Eta gure agintarientzat eskaera bat: zabaldu begiak eta ikusi etxetik gertu egiten den lana euskarak bere lekua izan dezan software munduan. Diru sartu, bai, baina etxeko enpresetan (ESLE) eta euskal komunitatean, dirutza izugarri horiek kanpoko enpresei eman beharrean. Ez izan beldurrik software librea bultzatzen. Hezkuntza Sarean aukera paregabea dago OpenOffice eta Firefox erabiltzen ikasteko.


fail2ban, zerbitzarien segurtasuna hobetzeko tresna bat

Gaur egun interneten dauden zerbitzariak etengabe erasoak jasaten ari dira. Eraso horien helburua, zerbitzari horren kontrola hartzea, edo behintzat, zerbitzari horrek eskaintzen dituen  zerbitzuetako kontrola hartzea.

Kasu batzuetan ere, adibidez ftp zerbitzarietan, ez da izango zerbitzuaren kontrola hartzea, baina bai zerbitzari horretako kontu baten pasahitza lortzea, horrela zerbitzaria erabiltzeko aukera izateko.

Zertarako nahi dute erasotzaileek ftp kontu bat lortu zerbitzarietan ? ba birusak zabaltzeko, eta beste erasoetan erabiltzeko.

Arrazoia bat izan edo bestea, Interneten zerbitzari bat duenak badaki segurtasuna garrantzitsua dela eta erasoak etengabe jasaten direla. Adibide moduan, hemen daukazue gure zerbitzari baten log-aren zati bat:


Mar 26 13:24:38 LINUXZERBITZARIA sshd[31384]: Invalid user johnathon123r from 124.6.178.156
Mar 26 13:24:41 LINUXZERBITZARIA sshd[31386]: Invalid user tobiasr from 124.6.178.156
Mar 26 13:24:45 LINUXZERBITZARIA sshd[31392]: Invalid user tobias123r from 124.6.178.156
Mar 26 13:24:48 LINUXZERBITZARIA sshd[31394]: Invalid user kendallr from 124.6.178.156
Mar 26 13:24:52 LINUXZERBITZARIA sshd[31396]: Invalid user kendall123r from 124.6.178.156
Mar 26 13:24:57 LINUXZERBITZARIA sshd[31398]: Invalid user cyrusr from 124.6.178.156



Ikusten denez,  124.6.178.156 helbidetik ssh konexioak zabaldu nahian ibili dira, horretarako erabiltzaile izen desberdinak erabiliz: tobias, kendall, cyrus, ….

Linux Magazine aldizkariko azkeneko zenbakian, tresna berri bat ezagutu det arazo hauei aurre egiteko: fail2ban izeneko tresna.

Atzo probatzen ibili nintzen eta ondo dabilela ikusi ondoren, gure zerbitzarietan instalatu det.

Bere funtzionamendua oso xinplea da. Zerbitzuek (ftp, ssh, apache, eta abar) duten log fitxategiak begiratzen ditu, eta log horietan errorea eman duten autentifikazio saiakerak kontutan izaten ditu. Zuk konfigurazioan esango diozu zerbitzu bakoitzean zenbat saiakera onartzen dituzun, eta IP jakin batetik saiakera kopurua gainditzen denean, IP horren konexioak iptables (suebakia) erabiliz blokeatuko ditu denbora batez. Zenbat minutuz blokeatuko duen IP hori zeuk erabakitzen duzu konfigurazio fitxategian.

Gauza hauek adibideekin hobeto ulertzen direnez, fail2ban-en konfigurazioaren zati bat ( /etc/fail2ban/jail.conf )


[ssh]
enabled = true
port    = ssh
filter  = sshd
logpath  = /var/log/auth.log
maxretry = 6

[vsftpd]
enabled  = true
port     = ftp,ftp-data,ftps,ftps-data
filter   = vsftpd
logpath  = /var/log/vsftpd.log
maxretry = 6
bantime=300


Ikusten den moduan, ssh eta ftp zerbitzuak zaintzen ari naiz. Biak  6 saiakera egin ondoren zerbitzua blokeatzeko konfiguratuta daude, eta ftp-aren kasuan, 300 segundoz blokeatuko du Ipa. ssh-k defektuzko denboraz blokeatuko du, 600 segundo.

Honen emaitza, bere log-ean ikus dezakegu:


# tail -f /var/log/fail2ban.log
2008-03-27 19:05:24,393 fail2ban.actions: WARNING [ssh] Ban 222.90.65.251
2008-03-27 19:10:25,386 fail2ban.actions: WARNING [ssh] Unban 222.90.65.251
2008-03-28 02:47:54,098 fail2ban.actions: WARNING [ssh] Ban 213.136.105.104
2008-03-28 02:52:54,142 fail2ban.actions: WARNING [ssh] Unban 213.136.105.104


Ikusten denez, bi IP helbidetik ssh konexioak zabaltzen saiatu dira, eta blokeatuak izan dira. Bietan, 10 minutu beranduago, konexioak berriro baimendu dira.

Honelako tresnak gustatzen zaizkit: xinpleak eta efektiboak.

Gora software askea !!!

KUTXAk firefox erabiltzen du bere propagandan

Atzo Kutxak bidaltzen digun kontuen mugimenduak begiratzen ari nintzela, beraien zerbitzuen propaganda ikusi nuen.

Mugimenduen laburpenak eta frogagiriak paperean jasotzen ditugu, eta zerbitzu berri baten bidez, paperean jaso beharrean, Internet erabiliz kontsultatzeko aukera eskeintzen dute.

Zerbitzuari buruz gauza asko esan daitezke, baina ez naiz horri buruz hasiko. Atentzioa deitu didana beste gauza bat izan da. Triptikoan, nabigatzaile bat agertzen da zerbitzuaren berri emateko, eta ezetz asmatu zein den nabigatzailea ? Mozilla Firefox.

Kasualitatea ? agian, baina ez det uste. Honelako erakundeak ez dute gauza hauek kasualitatez egiten.