Tag Archives: voip

IP Bidezko ahotsa (III)

Deiak doan telefono fijoetara

IP bidezko ahotsa erabiliz ikusi degu beste ordenagailu batzuetara
deitu dezakegula. Berdin dio beste ordenagailu hori gure bulegoan,
aldameneko etxian, edo munduko beste puntan dagoen. Denok Internetera
konektatuta bagaude, denok ikusten gera.

Gainera, ordenagailutik telefonoetara ere deitu dezakegu, telefono
fijoetara (etxekoa, bulegokoa, …) edo mugikorretara. Normalean, hemen
irabazten dute dirua VoIP zerbitzua ematen diguten enpresak. Dei hauek
egitearren dirua kobratzen digute, baina betiko telefono enpresen
aldean (Telefonica, Euskaltel,…) tarifa oso merkeak eskeintzen dute.

Aurreko mezuan erantzun bat izan nuen, eta esaten zidanez badaude telefono fijoetara doan deitzeko aukera ematen dizuten enpresak ere, berak www.voipstunt.com enpresa aipatzen zuen.

Gaur probatu det enpresa honek eskeintzen duen zerbitzua, eta esan
beharra dago oso ona dela. Ez det uste asko iraungo duenik, baina
bitartean aprobetxatu beharrekoa.

Hainbat herrialdetako telefono fijoetara deiak egitea doan
eskeintzen dizu (Ameriketako Estatu Batuak, Europa, hego Amerika,
Txina, Malasya, eta abar).

Lanetik Malasyara deitu degu, bertan lankide bat daukagu eta berarekin hitz egitea nahiko garesti ateratzen zaigu. Bere
etxeko telefonora deitu degu, eta komunikazioa oso ona izan da.
Telefono arruntekin lortzen den kalitate berdina, eta doan.
Kasu honetan, ezer ez badezu ordaintzen deia minutu bat pasa ondoren
moztu egiten da. Ba berriz deitu eta listo, berriz berriketan.

Hau gertatzea ez badezu nahi, ordaintzen hasi behar. 10 euro
ordaintzen badezu, edo hobeto esanda, zure kontuan 10 euro kargatzen
badituzu, orduan deia ez da moztuko. Baina kuriosuena zera da, diru
hori ez dala gastatzen. Mugikorretara deitzen ez dezun bitartean, hor
egongo dira 10 euro horrek, ez dizute kobratuko fijoetara deitzearren.

Honekin zer lortzen dute ? Ba jende askok 10 euro kargatzea euron
kontuetan, beraz diru hori ordaindu diezu, …., baina 10 euro bakarrik
dira !!

Guk gaur Malasyara egin degun dei hori telefono normaletik egin izan balitz, 10 euro baino gehiago gastatuko genuen.

Honelako kasuetan aho zabalik geratzen naiz. Nola eskeintzen dute honelako zerbitzua doan ? Non dago trukua ? Ez naiz galdera hau egiten duen lehena.

Orain http://www.voipstunt.com moduan, lehen VoIPBuster egon zen. Itxuraz,
enpresa hauen atzetik enpresa berdina dago, eta jendea erakartzearren
egin dute hau.

Hasieran eskeintza oso onak egiten dituzte jendea erakartzeko, eta
gero tarifa normalak (garestiagoak) aplikatzen hasten dira. Hau egiten
dutenean, bezero batzuk joan egingo dira, eta beste batzuk beraien
bezero izaten jarraituko dute. Marketing hutsa.

Bueno, baina guri bost axola. Ez bazaizu inporta minutu bat pasa ondoren deia moztea, erabili sistema hauek ezer ordaindu gabe.

Inporta zaizula ? Ba minimoa kargatu eta gero ahal dezun dei guztiak hortik egin.

Gai hauetan interesatuta bazaude, probatu ezazu enpresa honek eskeintzen duena. Windows erabiltzailea bazera, bertatik programa deskargatu eta aipatzen diren pausoak bete alta emateko. Ez da batere gaitza.

GNU/Linux erabiltzailea bazera (ni ere bai), teorian ezin da enpresa honen zerbitzua erabili. Teorian diot, nik lortu det 🙂 .

Deskargatu behar den programa, windows-erako bakarrik da, linuxen ezin da erabili, baina softphone arrunt bat da. SIP protokoloa erabiltzen du, beraz SIP onartzen duen edozein softphone erabili dezakezu.

Nik librea ez baina doakoa den X-LITE erabiltzen det.

Hau egin behar dezu:

  • Windows batetik programa deskargatu eta instalatu.
  • Programa hau erabiliz, erabiltzaile berri bat sortu eta pasahitza aukeratu.
  • Zure GNU/Linux-era bueltatu eta aukeratu dezun softphone-a konfiguratu Windows-en sortutako erabiltzaile eta pasahitzakin.
  • Konfiguratu behar dezun SIP zerbitzairia hau da: sip.voipstunt.com

Atzerrian lagunen bat ba al dezu ? Ba aukera hau aprobetxatu berakin hitz egiteko.

Eguneraketa (2006/02/03):

http://www.voipstunt.c/om-kin probak egiten jarraitzen degu, eta badirudi
deia ez dela mozten minutu bat pasa ondoren, normal jarraitzen du.

IP Bidezko ahotsa (II)

Artikulu honetan Skype-ri buruz hitz egingo det. Gai honi buruzko lehenengo artikuluan izandako erantzunean Aitibak esaten zidan VoIP programa aurkezterakoan, skype ez duzula erabiliko espero det . Sentitzen det, baina nere ustez Skype ezin da alde batera laga VoIP teknologia aztertzerakoan.

Skype zer den jakiteko hona hemen datu bat. Gaur astelehena da, gaueko 22:25 dira, eta nire ordenagailuan instalatuta daukadan Skypek esaten didanez, une hautan mundu osoan 4.355.724 erabiltzaile daude Skypera konektatuta.

Datu hau ezin leike alde batera laga besterik gabe. Skypek baditu neri gustatzen ez zaizkidan hainbat ezaugarri, baina esaerak esaten duen bezela: “al cesar lo que es del cesar

Nik, beste askok bezela, VoIP teknologia Skype-ri esker ezagutu det.Skype softphone bat da, telefono deiak egiteko erabiltzen den programa bat.

Honelako programak erabiliz, telefono finkoetara eta mugikorretara ez ezik, beste ordenagailu batzuetara ere telefono deiak egin ditzakegu. Tarifak ohiko telefoniaren aldean askoz merkeagoak dira, eta hor erabiltzaileak dirua aurrezteko aukera on bat dauka.

Skype

Esan degun bezela, skype softphone bat da, azkeneko urteotan indar handia hartu duen software bat. Orain dela gutxi Ebay-k Skype erosi zuen, 2.090 miloi euro ordainduta . Ez dira bost pezeta …

Euren web orrian esaten dutenez, 245.416.636 aldiz deskargatua izan da, eta zenbaki hori gero eta handiagoa da.

Alde onak:

  1. Oso errez instalatzen da. Lau klik eginda dena instalatuta. Edonork instalatu dezake.
  2. Plataforma guztietan dabil: Windows, Linux, MAC OS, Pocket PC. Nik instalatu eta probatu det Windows, Linux eta PDAn, eta arazorik gabe.
  3. Ez du huts egiten. Ez det esaten inoiz ez duenik huts egiten, baina normalean arazorik gabe funtzionatzen du.
  4. Doakoa da. Ez degu ezer ordaindu behar ordenagailutik ordenagailura deitzeko.
  5. Erabiltzen duen konpresioa ona da. Hau dela eta kalitate ona duten konexioak lortzen dira: 3-16 Kilobyte segunduko.
  6. Konferentziak egiteko aukera ematen du. Nik joan den astean 5 laguneko konferentzia baten parte hartu nuen, eta kalitatea ona izan zen.
  7. Suebakiak dituzten sareetan (bulegoak, enpresak) ez da ezer konfiguratu behar. Inork ezer egin gabe konexioa lortzen da.
  8. Posible da telefono finkoetara eta mugikorretara deitzea. Posible da baita ere konferentzia baten ordenagailuko konexioak mugikorrekin eta finkoekin nahastatzea.
  9. Ematen dituen erreztasunak direla eta, jende asko hasi da VoIP teknologia erabiltzen, jende askori teknologia honen bidea zabaldu dio.

 

Alde txarrak:

  1. Erabiltzen duen protokoloa ez da estandar bat, ez dago publikatua, eta inork ez daki zer egiten duten gure elkarrizketako datuekin.
  2. Ez dakigu dei pribatu baten esandakoak non geratzen diren, norbaitek grabatzen dituen. VoIP teknologian badaude protokolo estandarrak, baina Skypekoek nahiago izan dute beraien protokolo pribatua erabili. Zergatik ?
  3. Inork irakurtzen ez duen baina programa instalatzerakoan guztiok onartzen dugun lizentzia horretan esaten duenez, Skype martxan daukagunean gure konexioa erabili dezakete beste dei batzuen trafikoa gure konexiotik bideratzeko. Protokoloa eta programa itxiak direnez, ezin degu jakin zer ari diren egiten gure konexioarekin. Adituek probatu ahal izan dutenez, programak Interneterako trafikoa sortzen du nahiz eta une horretan gure ordenagailuan konferentziarik martxan ez izan. Zertan ari dira ?
  4. Protokoloa itxia denez, inor ezin ditu programa edo zerbitzu berriak diseinatu skypekin konektatzeko. Zerbait garatzen bada, Skype enpresakoek garatuta izango da.
  5. VoIPko beste programekin hainbat enpresa erabili ditzakegu telefono finkoetara eta mugikorretara deiak egiteko, hornitzaile asko ditugu, eta hori ona da. Skypekin ez. Skypetik telefono finkoetara deitu nahi badegu, skype-out erabili behar degu, Skype-ri ordaindu behar eta Skypekin eskondu behar. Konpetentziarik ez. Hau erabiltzailearentzat ez da ona.
  6. Skype erabiltzen degunean, kontu pertsonalak erabiltzen ditugu. Ezin degu enpresa baten zentralita moduan erabili, denok zentralizatua dagoen konfigurazio bat ezin dugu erabili. Bakoitzak bere konfigurazioa izan behar du. 100 langile badaude enpresa batean, 100 konfigurazio, 100 erabiltzaile, 100 kontu izan beharko ditugu.

Neri ez zaizkit gustatzen gauza itxiak. Askatasuna kentzen dizute.

Protokolo itxiak ez dute konfiantza sortzen. Agian ez dute ezer egingo gure datuekin, baina orduan zergatik ezkutuan mantendu ? Honi buruz asko idatzi da, hemen pare bat adibide

Agian pentsatuko dezu: baina neri zertarako espiatuko naute ? Ba igual bai, eta igual ez. Kuadrillako batekin daukazun elkarrizketa agian ez, baina laneko kontuetan, …..,  industri espioitza hor dago, eta ez da txantxa.

Frantziako gobernuak ikerketa zentruetan Skype erabiltzea debekatu egin zuen. Paranoikoak direla ? agian bai, baina ez det uste gobernu batek honelako erabaki bat ondo pentsatu gabe hartu duenik.

Ondorioak

Skype erabiltzeko erreza dan programa bat da, eta uste det merezi duela probatzea. VoIP teknologia zer dan ikasten lagunduko digun programa bat da. Instalatzeko eta erabiltzeko ez degu arazorik izango eta ikerketa zentru bat ez bagera, ez det uste inork gure komunikazioak espiatuko dituenik.

Baina hau horrela izanda, Skype ez da nire aukera. Ez zait batere gustatzen hainbeste sekretukin egindako teknologia bat erabiltzea, beste aukerak daudenean behintzat, eta zorionez, badaude.

Hurrengoko batean beste atal bat.

IP Bidezko ahotsa (I)

VoIP (edo IP Bidezko
ahotsa) gai oso interesgarria iruditzen zait. Hori dela eta, gai honi
buruz artikulu serie bat idaztea pentsatu det. Hau izango da lehenengo
artikulua, eta azkenengo artikulurako, gai honi buruzko hainbat galdera
erantzunda egotea gustatuko litzaidake.

Teknologia honi etekina atera ahal izango diogu bai enpresa ikuspegitik, baita ere ikuspegi pertsonaletik.

Zer da hau ?

Telefonoz hitz egiteko erabili ahal dugun teknologia berri bat.
Bueno, egia esan, ez da berria, baina aspaldian teknologia honi buruz
gauza asko entzuten ari gera .

Zertarako balio du ?

Ba esan dudan bezela, telefonoz hitz egiteko, baina telefono lineak
erabili beharrean, IP sareak erabiltzen ditugu: Internet eta enpresako
sare lokalak.

Desberdina da ze ikuspegitik ari garen planteatzen teknologia honen
erabilpena, baina gauza bat argi dago, denok erabiltzen dugu telefonoa
besteekin komunikatzeko, batzuetan telefono finkoa, besteetan telefono
mugikorra, beraz, teknologia hau guretzako ere bada.

Telefonoa erabiltzen degu bai lanean (enpresa ikuspegia), bai gure
harreman pertsonaletan (ikuspegi pertsonala), beraz, IP bidezko ahotsak
ematen dituen abantailak guztiok aprobetxatu ditzakegu.

Zer irabaziko dugu teknologia honekin ?

Erantzuna erreza da: dirua. Bueno, dirua irabazi baino gehiago, dirua aurreztuko degu gure telefono fakturan.

Internet erabiltzen badugu, konexio bat izango degu, noski. Konexio
horrekin, nabigatzailea erabiliz web orrietako informazioa irakurtzen
degu (oraintxe bertan egiten ari zarena), posta elektronikoaren
bitartez mezuak jaso eta bidali, eta abar. Hau egiten dugunean,
programa hauek (nabigatzailea, posta bezeroa) IP sarea erabiltzen dute
beraien informazioa jaso eta bidali ahal izateko.

VoIP teknologiak antzerako zerbait egiten du. Gure ahotsa IP pakete
bihurtzen du eta sare informatikotik bidali. Beste aldean dagoen
programak IP saretik jasotzen dituen paketeak ahots bihurtzen ditu,
justu telefono arruntekin lortzen den emaitza berdina lortzen degularik.

Sarrera hau bukatzeko azkenengo mezua: zure enpresarako telefono
zentralita bat erostekotan bazabiltza, kontuz, ondo pentsatu. Ohizko
telefono zentralita garestia erosi beharrenean, ordenagailu bat
erabiliz zure zentralita osatu dezakezu. Zentralita berri honek lege
zaharrera ere utziko dizu funtzionatzen, betiko telefono linearekin,
baina gainera VoIP teknologia berria erabiltzeko aukera emango dizu.