Tag Archives: wifi

Telefono mugikorra erabiltzeak minbizia eragin lezake ? (II)

Gai honek eztabaida asko sortu izan du azken urteotan. Nik onartzen det inork ez dakiela zientziak gai honi buruz hemendik eta 100 urtera zer esango duen, agian egia izango da teknologia hau kaltegarria dela eta 100 urte behar direla hori frogatzeko, baina izango ez balitz zer ?

Batzuk diote inork ez duela kontrakoa frogatu, hau da, inork ez duela frogatu kaltegarriak ez direnik, baina hori, nire lagun batek twitter-en zioen moduan, argumentu maltzurra da. Honi erderaz “Prueba diabólica” deitzen zaio. Wikipediako artikuluan ondo azaltzen da, irakurtzea merezi du.

Hala ere batek baino gehiagok esango du badaezpada ere, zai egotea merezi duela:  “badaezpada egon gaitezen adibidez 50 urte teknologia hau aztertzen, eta gero kaltegarria ez dela ikusten bada, erabili dezagun“.

Pentsa dezagun une batez nolakoa izango zen mundua orain dela 100 urte, irratia asmatu zenean, erabaki hauxe bera hartu izan balute: besteak beste ez genituzke gaur egun ditugun komunikazio sistemak izango, gaur egun gizakiok erabiltzen ditugun eta bizitza errazten diguten asmakizun asko ez ziren existituko.

Garai batean mitoak eta erlijioak agintzen zuten, jendeak ez zuen kulturarik, eta itsu-itsu jarraitzen ziren gutxi batzuen esanak, herritar xumea oso erraz manipulatzen zen. Gaur egun kultura oso zabaldua dago, ia edozeinek egin ditzake goi mailako ikasketak eta zientifiko onak ditugu, baina kontraesana badirudi ere, askotan nahiago izaten dugu zientziak dioena baztertu eta batzuen susmoei, intuizioari eta bibrazioei kasu gehiago egiten diogu.

Eta ohitura hau oso zabaldua dago. Orain dela egun batzuk hil da Steve Jobs, Apple enpresaren burua, baina publikatu dena egia bada, bere bizitza salbatu zezaken operazioa 9 hilabetez atzeratu zuen, dieta berezi bat jarraituz osatzeko esperantzaz. Azkenean operatu zuten, baina beranduegi.

Gonbidapentxo bat: EITBko Escepticos programan gai honi buruz esandakoa ikusi, eta gero bakoitzak pentsa dezala nahi duena, baina informatuta behintzat.

 

Telefono mugikorra erabiltzeak minbizia eragin lezake ?

Ba OMSek atera berri duen txosten horren arabera bai, eragin lezake, baina arriskua kafea kontsumitzeak eragin lezakeen arrisku berdina du, ez gehiago eta ez gutxiago.

Gai honi buruz Elhuyarreko Ana Galarragari Euskadi Irratian egindako elkarrizketa entzun nahi badezu, Play-ri eman:

[audio:http://www.eitb.com/multimedia/audios/2011/06/01/486902/ANAGALARRAGA_20110601_100104.mp3%5D

Hemen beste artikulu bat gai honi buruz (gazteleraz)

Internet konexioa ikasleen pisu baten

Hau da egoera: lagun batek laguntza eskatu dit ikasleen pisu baten Internet konexioa jartzeko.

Aukera desberdinak egoten dira hau egiteko, baina ikasleen pisua izateak mugak jartzek dizkigu: ekainean pisua lagako dute eta ez dakite hurrengo ikasturtean pisu berdinera joango diren ala ez. Egoera honetan, ADSL bat jartzea ezinezkoa da, operadorak urte ta erdiz lotzen bait zaituzte, eta beraiek konexioa 7 hilabetez bakarrik ziurtatu dezakete.

Dauden aukerak aztertu ondoren, hau da planteatzen diodana:

  • USB 3G konexio bat erostea. Merkatuan begiratu ondoren, iruditzen zait hoberena SIMYOk eskaintzen duena dela. Hilean 24,99 € + BEZ ordaindu eta “tarifa plana” lortzen dezu. Hilean 5GB abiadura azkarrean (3,6 Mbps) eta hortik aurrera abiadura jaisten dizute (128kbps). Kasu honetan , 5Gb nahikoak dira (konexioa ez dute erabiliko pelikulak deskargatzeko) .

  • Hasieran komentatu det konexio hau partekatu nahi dutela pisuan bizi diren ikasleen artean, eta USB modemak bakar bateri ematen dio konexioa. Konexio hau Wifi bitartez partekatzeko SMC SMCWBR14-3GN routera erabiliko genuke. Routerraren laguntzarekin 3G seinalea wifi bihurtu eta ikasle bakoitza bere portatilarekin konektatuko litzateke.

SIMYOk ez zaitu kontratuarekin lotzen, nahi duzunean alde egin dezakezu, beraz pisua lagatzen dutenean (maiatza-ekaina) baja eman eta hurrengo ikasturtea hasi arte (urria) ez dute gasturik.

Bueno, hau da nik pentsatu dudan soluzioa, …, hobeagoa izan daitekeen besteren bat bururatzen ?

Mutrikuko lehenengoko wifi taberna

Hile hontako Kalaputxik dakar albistea, Bar Cristina tabernan Pedro Lopez-ek Wifi konexioa jarri du bezero guztientzako zabalik eta doan.

Berak dioenez, bezeroei zerbitzu berri bat eskeintzeko asmoz, eta herrian teknologia berrien erabilpena sustatzearren egin du.

Hola ekimenak txalogarriak dira, eta erakusten du irudimen pixkatekin gauza politxak egin daitezkeela.

Zorionak !!

Linux eta wifi sareak

Artikulu honetan linux ordenagailu bat wifi sare batera nola konektatzen den azaltzen det.

Demagun wifi sare batera konektatu nahi duzula, eta nik bezela, GNU/LINUX erabiltzen duzula.  Zure sareak WEP enkriptazioa erabiltzen badu pentsatu hori aldatu behar dezula. WEP ez da enkriptazio segurua, pare bat minututan apurtu daiteke. Nik WPA+PSK+TKIP enkriptazioa erabiltzen det, hori gaur egun behintzat segurua da.

Ondoren azaltzen dizuet hau martxan jartzeko emandako pausuak. Nik KUbuntu Linux erabiltzen det.

Lehenengo wpasupplicant izeneko paketea instalatu behar da:

apt-get install wpasupplicant

Gero /etc/wpa_supplicant.conf editatu eta konfiguratu. Demagun zure wifi sarearen konfigurazioa hau dela:

SSID: etxekowifia
pasahitza: goralinux

Konfigurazio fitxategian pasahitza enkriptatuta idatzi behar da. Hau lortzeko, wpa_passphrase agindua exekutatuko degu kontsola baten eta bi parametro emango diogu: SSIDa eta pasahitza.

:~# wpa_passphrase etxekowifia goralinux

network={
ssid=”etxekowifia”
#psk=”goralinux”                    psk=dd237f72db18ed67f7872b5d91b2c3d69003b420a3f93ee4afa1d2fcf2363c32 }

Sistemak ematen digun konfigurazio hau erabilita /etc/wpa_supplicant.conf fitxategia editatu eta honela utziko degu:

ctrl_interface=/var/run/wpa_supplicant ap_scan=2

network={
ssid=”etxekowifia”
scan_ssid=1
proto=WPA
key_mgmt=WPA-PSK
pairwise=TKIP
group=TKIP  psk=dd237f72db18ed67f7872b5d91b2c3d69003b420a3f93ee4afa1d2fcf2363c32 }

 

Azkenekoa falta zaigu. Demagun gure wifi interfazea eth1 dela. Sareko konfigurazioa aldatuko degu interfaze hau aktibatzerakoan wpa enkriptazioa erabili dezan.

Hau egiteko /etc/network/interfaces fitxategia editatu behar degu eta lerro hauek jarri eth1 interfazerako.

auto eth1
iface eth1
inet dhcp
pre-up /etc/init.d/wpasupplicant start
pre-up sleep 5
post-down /etc/init.d/wpasupplicant stop

Konfigurazio honekin, sarea arrankatzen duenean eth1 automatikoki konektatzen saiatuko da eta dhcp bidez IP helbide bat eskatuko du.

Sarea arrankatu eta IPa ez badu lortu, probatu agindu honekin lortzen duen:

dhclient eth1

Ez badugu nahi automatikoki martxan jartzea, “auto eth1” kendu egin behar da.

DHCP bidez IP ez badu hartzen, IP fijoa bada, honela konfiguratuko genuke (address, netmask eta gateway benetakoak jarrita)

auto eth1
iface eth1
inet static
address 192.168.12.2
netmask 255.255.255.0
gateway 192.168.12.1
pre-up /etc/init.d/wpasupplicant start
pre-up sleep 5
post-down /etc/init.d/wpasupplicant stop

Hau da guztia.  🙂

GNU/LINUXen WEP enkriptaziorako badaude tresna grafikoak guzti hau konfiguratzeko, WPA enkripatziorako oraindik ez, baina ikusten dezuen moduan, ez da zaila.

Hau egiteko Interneten aurkitu ditudan orriak hemen daude